Broad Peak

Broad Peak 8.047 metroko mendia da, Karakorum mendikatean kokaturik dagoena. Munduko mendirik garaienetan hamabigarrena da.

Mendiaren itxura albokoak baino zabalagoa delako dauka Broad Peak izena.

Kokapena

aldatu

Txina eta Pakistan arteko mugan kokaturik dago. Mendikateko emndi garaiena K2 da eta Broad Peaketik 8 kilometrotako distantziara dago.

Lehenengo igoera

aldatu

1957ko ekainaren 9an igo zuten lehen aldiz Fritz Winterstellerrek, Marcus Schmuck, Kurt Diembergerek eta Hermann Buhlek.