Txinaren kokalekua eta beste datu batzuk.
Txinako bandera

Txina (edo Txinako Herri Errepublika) Asian dagoen herrialde bat da. Pekin da bertako hiriburua. Txinako hiririk populatsuena Shanghai da. 1997. urtean Hong Kong hiria ere Txinan sartu zen.

Munduan biztanle gehien dituen herrialdea da: 1.300 milioi pertsona baino gehiago bizi dira bertan, munduko biztanleria osoaren %20a. Hedadurari dagokionez, munduko hirugarren herrialderik handiena da (9.596.960 km² ditu). 56 etnia daude; Han etnia populatsuena da, biztanleria osoaren %92a. Hain handia da Txina, diru billeteetan ere bost hizkuntza idatzita daudela. Txinera da bertako hizkuntza nagusia.

Geografia

aldatu

Forma geografiko anitzak daude Txinan: ordokiak, goi-ordokiak, mendikateak, sakonune endorreikoak eta abar. Himalaia mendikatea nabarmentzen da. Himalaiako mendi altuena Everest mendia da (8.848m), munduko altuena, baina mendi hau Nepalen dago. Txinako ibai nagusiak Yangzi (Ibai Urdina) eta Huang He (Ibai Horia) dira.

Leku ikusgarriak

aldatu

Irudiak

aldatu