Txantxiku arrunta Iberiar apo pintatua eta Hegoaldeko apo pintatuaren familiako apo bat da. Anfibioen multzokoa da. Anfibioak uretan eta uretatik kanpo bizi daitezkeen animaliak dira; horregatik, euskaraz urlehortarrak ere deitzen zaie.

Txantxikuaren kasuan, nagusiki urlehortarra dela esango genuke, ugalketa garaian besterik ez delako uretara hurbiltzen. Tamaina txikia eta azal pikortsua du, hau da, bere azala ez da leuna. Europa mendebaldean eta Maroko iparraldean aurki daiteke edozein inguruneetan.

Txantxiku arrunta eta bere arrautzak

Nolakoak dira? aldatu

Txantxiku arruntak 4 eta 5 cm artean neurtzen ditu.

Sortu berri diren zapaburuek 14-17mm-ko luzera izan ohi dute. Hilabete batzuk pasata 40-80mm izatera iritsi daitezke. Baina baldintza klimatikoek txantxikuen garapena luzatu dezakete.

Arren kantua erraz identifikatzen da (entzun audioa artikuluaren amaieran).

Zapaburuak identifikatzea erraza da, izaten duten tamaina handia delako. Ezkutuko teknika erabiltzen dute, zizare, intsektu, araknido eta tamaina txikiko bestelako ornogabeak (bizkarhezurrik ez duen animalia) ehizatzeko.

Nolakoa da beraien ugalketa? aldatu

Apoak arrautzak jartzen ditu, ondoren zapaburu bihurtzen dira eta hauek haztean apo edo igelak izango dira.

Ugalketa garaia martxotik urrira bitartean izaten da. Arrautza horien barruko enbrioien iraupena tenperaturaren araberakoa da, eta 24-44 egunez luza daiteke. Arrak, arrautzak garraiatzen ditu bere hanken gainean. Enbrioiak arrautzatik atera aurretik uretan askatzen ditu. Ondorengo zapaburuen garapenak 2 edo 3 hilabete irauten ditu.

   Ba al dakizu    

-Ugalketa garaian ia egunero entzuten da txantxikuaren kantua.

-Ba al zenekien Oñatiarrei Txantxiku deitzen zaiela batzuetan?

    *KONDAIRA:Aspaldiko garaietan Oñatiko gazteak urtean behin Gebarako (Araba) gaztelura joaten ziren oinez.  Gebarara zihoazen egun batean, norbaitek adarra jotzeko zera esan zien: bertako egongelako baldosak zuriak eta beltzak dira, ez zikintzeko beltzak bakarrik zapaldu ditzakezue. Bertara iritsi eta baldosa beltzetik beltzera saltoka hasi ziren, hor izan zen Kondeak esan zuela: "Hara hemen dira txantxikuak".


Non bizi dira? aldatu

Leku epeletan eta ur gezatan bizi dira. Adibidez, ibai eta aintziretan.

Euskal Herriaren kasuan, klima hezea egon daitekeenez, lurralde osoan aurkitu daitekeela esan daiteke, Nafarroako hegoaldean izan ezik.

Nola bizi dira? aldatu

Gauez ibiltzen da, eta egunean zehar harrien azpian gordetzen da edo koba txikiak egiten ditu lurrean.

Txantxiku arrunta, babestutako espezie bat da gaur egun, desagertzeko arriskuan dagoelako. Mendialdean arrantzarako ezarritako arrainek kalte egiten diete, baita gizakiek ere, beraien habitata/bizilekua suntsitzen dute eta.

Bitxikeriak aldatu

  • Ugalketa garaian ia egunero entzuten da txantxikuaren kantua.
  • Babes modura pozoina erabiltzen du.
  • Txantxikuak ez ditu arrautzak uretan uzten, hanketan itsatsita eramaten ditu.
  • 20-100 arrautza izan ditzake ernalketa batean.
  • Pirinioetan, 2.400 m-tan kokatutako ibai batean aurkitutako zapaburuen adina 20 urtekoa zela frogatu da!


       Entzun!