Europako bloke politikoak Gerra Hotzaren garaian.

Mendebaldeko Europa kontinente horretako mendebaldean dauden herrialdeen multzoa da, ikuspuntu geografikotik begiratuta.

Zein herrialde dira?

aldatu

Deitura hori asko erabiltzen da, baina, hala ere, ez dago adostasun osorik eremu geografiko horretan sartzen diren herrialdeei buruz. Arrazoi historikoak egon dira deitura hori erabiltzeko; XX. mendean zabaldu zen erabilera hori zentzu politikoan: II. Mundu Gerraren ondoren, eta Gerra Hotza deitutakoan zehar, bi bloketan banatuta geratu zen Europa osoa, bloke komunista batetik, eta bloke demokratikoa eta beste herrialde batzuk (haien artean Espainia eta Portugal, adibidez, bloke demokratikoan ez zeudenak) bestetik. Bloke demokratikoan geratu ziren herrialdeen multzoari hasi zitzaion deitzen "Mendebaldeko Europa", eta bloke komunistako herrialdeei, berriz, "Ekialdeko Europa". Baina 90eko hamarkadatik aurrera, bi bloke politikoen banaketa hori amaituegin zen; Sobiet Batasuna desagertu zen eta, horri esker, Ekialdeko Europa horretako herrialdeak ere sistema demokratikoak edukitzen hasi ziren.

Hortaz, Mendebaldeko Europan zein herrialde sartzen diren esateko orduan, garai historikoen arteko bereizketa hori izan behar da kontuan; horren arabera, beraz:

 
Mendebaldeko Europa, National Geographic antolakundearen arabera.


  • Bestelako garaietan, zentzu geografiko hutsean. Nazio Batuen Erakundeak munduaz egindako sailkapenaren arabera, ondoko herrialde hauek dira azpieremu geografiko hau osatzen dutenak: Alemania, Austria, Belgika, Frantzia, Herbehereak, Liechtenstein, Luxenburgo, Monako eta Suitza.


Dena dela, honetan ere ez dago adostasunik; adibidez, UNESCOk 23 herrialde sartzen ditu zerrenda honetan. Edo National Geographic antolakundeak beste banaketa desberdin bat egiten du, ondoko mapan ikus daitekeen bezala.

Ikus, gainera

aldatu
 
     Mendebaldeko Europa      Erdialdeko Europa      Ekialdeko Europa      Iparraldeko Europa      Hegoaldeko Europa