👶
Jaiotza
1912ko apirilaren 8a
Oslo
💀
Heriotza
1969ko urriaren 12a
Oslo
🔨
Lanbidea
aktore
📷
Argazkiak
ikusi

Sonja Henie (1912-1969) Norvegian leuzemia gaixotasunagatik hil zen aktorea eta patinatzailea izan zen.

Biografia aldatu

 
Sonja Henie

Sonja Henie 1912ko apirilaren 8an Norvegian jaio zen eta 1969ko urriaren 12an leuzemia zela eta hil zen, aktorea eta patinatzaile artistikoa izan zen. Familia aberats batean bizi izan zen. Txikitatik kirolak asko zituen gustuko, kirol ezberdinetan aritu zen; tenis-a, eski-a… azkenean patinatzaile artistikoa izaten bukatu zuen.

Bizitza pertsonala aldatu

Hiru aldiz ezkondu zen, 1956an erretiroa hartu ondoren, Sonja Henie eta Onstad Oslon (bere azken senarra) arte moderno bilduma handi bat osatu zuten.

Heriotza aldatu

Sonja Henieri leuzemia diagnostikatu zioten 1960ko hamarkadaren erdialdean. 1969an, 57 urte zituela, gaixotasun honengatik hil zen Parisetik Oslorako hegaldi batean. Osloko muino baten goian dago lurperaturik Onstadekin batera, bertatik Henie Onstad Art Center ikusi daitekeelarik.

Sariak aldatu

 
Sonja Henie
  • Txapeldun olinpikoa hiru aldiz izan zen (1928, 1932, 1936)
  • Hamar aldiz munduko txapelduna izan zen bakarkako emakumezko proban (1927-1936)
  • Sei aldiz Europako txapelduna izan zen (1931-1936).
  • Munduko Patinaje Artiskoko Ospearen Aretoan gehitu zuten (1976).
  • Nazioarteko emakume Kirolarien Ospearen Aretoan gehitu zuten (1982).
  • Izar bat dauka Hollywoodeko Ospearen Pasalekuan.
  • 1938an, 25 urte zituela, San Olafeko Ordeneko pertsona gazteena bihurtu zen.

Erreferentziak aldatu

Sonja Henie