Txikipedia:Portugalgo pirripio

Portugalgo pirripioaren ilustrazioa

Portugalgo pirripioa (Chersophilus duponti) ornodunen taldean kokatzen den hegazti paseriformea da. Hau da, hegoa oso garatua eta lau behatzetako hanka luzeak dituen hegazti txikia.

Non bizi da?

aldatu

Portugalgo pirripioa bereziki Afrikako iparraldean eta Iberiar penintsulan (Andaluzia, Murtzia, Gaztela-Mantxa eta Ebro ibaiaren inguruan) bizi da.

 
Portugalgo pirripioak bizi diren tokiak

Hegazti hau 1000 metrotako altitudea duten lekuetan bizi da. Hala ere, batzuk itsasoa duten herrietan bizitzea nahiago dute, hau da, 0 metrotako altitudean.

   Ba al dakizu    

Txoritxo honek hegan egitea baino ibiltzea nahiago du. Gainera, hegan egiterakoan ezkutuan egiten saiatzen da.

Gehienetan, eguzkia atera baino lehen abesten du. Bere kantua bi kilometroko distantziara entzun daiteke.

Gainera atseden areak izaten dituzte eta hauek sasien artean izaten dira. Zuhaitzik ez dagoen tokiak nahiago dituzte.

Aipatzekoa da, ongi zaindutako eremu lau eta zabalak gustuko dituztela.

Nolakoa da?

aldatu

Portugalgo pirripioa 35-40 gramotako hegazti txikia da lumaje ilun (gris zein abar kolorekoak) eta moko makur baina luzea duena.

Beste txori txiki batzuen antzekoa dela antzeman daiteke, baina ezaugarri batzuei esker ezberdintzen da:

  • Hanka txiki baina luzeak dauzka.

Zer jaten du?

aldatu

Portugalgo pirripioa espezie intsektujalea da. Hau da, intsektuak jaten ditu; gehien bat armiarmak eta larbak. Baina hazi txikiez ere elikatzen da.

Ugalketa

aldatu

Animali hauek obiparoak dira. Hau da haien ugalketa metodoa arrautzen bidez da. Haien ugalketarako epea otsailetik uztailera bitartekoa da, eta urtero bi aldiz egiteko aukera dute.

Txori mota hauek habiak lurrean sortzen dituzte, sasien artean ezkuturik, iparraldera begira gehienetan. Habiak hostoz, adarrez, ilez eta lumaz eginak daude eta haien ohiko tamaina, hiru edo lau arrautzetakoa da. Inkubazioaren iraupena hamabi egunekoa da eta honetaz emea bakarrik arduratzen da.

Txitak, zortzi egun dituztenean uzten dituzte habiak, baina hamar egunez haien gurasoen laguntza behar dute, hegan egiten hasten diren arte.

Mehatxuak

aldatu
   Ba al dakizu    

Europako espezieen artean desagertzeko arrisku handienetarikoa duen txoria da.

Haien habitata suntsitzen edo moldatzen ari dira laborantzarako, nekazaritzarakorako eta abeltzaintzarako. Gainera, harrapari ugari ditu; hala nola: katua (Felis silvestris catus), azeriaa (Vulpes vulpes) eta gardatxoa (Timon lepidus)

Erlazionatutako hegaztiak

aldatu