Txikipedia:Nadeth Agirre

Nadeth Agirre, 1993eko Abuztuaren 28ean jaio zen Orio-n.

Orioko traineruko patroia da nesken kategorian. Kontxa irabazia du eta eta emakumezkoen traineru liga ere bai, azken hau, bi aldiz irabazi du.[1]

Ibilbidea aldatu

Orioko emakumezkoen trainerua sortu zenetik Nadeth Agirre izan da patroia. 2012an lortu zituen aurreneko garaipenak. 2013 urtean Emakumezkoen traineru Liga jokatzeko sailkatu zen lehen aldiz eta 2018an salto handia egin zuen Ligan eta Kontxan bigarren postuak eskuratuz. 2019an eta 2020an Liga nagusiak eta Kontxako Banderak irabazi zituen eta Nadeth bera izan zen Ligako patroirik onena. Ondoren 2022an berriz Liga irabazi zuen eta patroi onenaren saria ere bai.[1]

Palmaresa[1] aldatu

Kontxako Banderak Txapelduna (2): 2019, 2020.

Bigarrena (2): 2018, 2021

Hirugarrena (1): 2016

Emakumezkoen Traineru Liga Txapelduna (3): 2019, 2020, 2022.

Bigarrena (1): 2018.

Hirugarrena (2): 2016, 2017.

Patroirik onena (3): 2019, 2020, 2022.

Euskadiko Traineru Txapelketak Txapelduna:(1): 2019.
Gipuzkoako Traineru Txapelketak Txapelduna (3): 2019, 2020, 2022.
Euskadiko distantzia luzeko txapelketa Txapelduna (1): 2019.
Zarauzko Ikurrina Txapelduna (4): 2019, 2020, 2021, 2022
Getxoko Bandera Txapelduna (3): 2019, 2020, 2022.

Erreferentziak aldatu

  1. a b c Nadeth Agirre. 2022-12-19 (Noiz kontsultatua: 2023-02-15).