Epstein Barr birusa
   Ba al dakizu   
Ba al dakizu mononukleosi infekziosoa baita musuko gaixotasuna izenaz ezagutzen dela?
Linfozitoa bat.
   Ba al dakizu   

Helduen %80-ak birus infekzioso honekin kontaktua mantendu duela estimatzen dela?

Mononukleosi  infekziosoa, listuaren bidez transmititzen den gaixotasun infekziozkoa da, zehazki Epstein Barr birusak eragiten du. Horretaz aparte, Citomegalovirus eta kasu oso gutxi batzuetan Toxoplasma gondi birusek ere eragin dezakete infekzioa. Gizakietan ematen da bakarrik eta askoz ohikoagoa da nerabe eta helduen artean, muxuaren, leku beretik edatearen edo beste baten listua ukitzearen bidez transmititzen baita.

Nola diagnostikatzen da gaixotasuna? aldatu

Gaixotasun honen diagnostikoari dagokionez, koadro kliniko izeneko proba baten bidez edo odolean ematen diren aldaketen bidez (leukozitoen areagotzea, linfozitosia edo linfozito atipikoen presentzia) diagnostikatu daiteke.

Bestalde, antigorputz batzuen presentzia baieztatzen duten ikerketa serologikoak erabiltzen dira, hau da, infekzio honen aurkako zelulak eta egiturak.

Ikerketa hauek egiterakoan pazienteak benetan mononukleosi infekzioa duen baieztatzen du, eta hala ez bada, hepatitis, IHESA edo beste birus batzuek eragindako gaixotasuna dela hautematen dute.

Nola transmititzen da eta ze sintomak ditu? aldatu

Gizakia da birus honen infekzio-iturri bakarra.

 
Mononukleosi infekziosoaren birusa.

Umeek (oso txikiak) ez dute sintomarik, gehienez faringitis (eztarriko mina) arin bat pairatzen dute. Nerabeek aldiz, mononukleosiaren sintoma gehienak izaten dituzte, helduetan (35 urtetik gorakoak) sintomak zehaztu gabe daude: sukarra denbora luzean, ondoeza eta muskuluetako mina.

Inkubazio aldiaren ostean, hau da, birusa gorputzean sartzen denetik sintomak agertu arte (10-50 egun, helduek; eta 10-14 egun, umeek), sintomak agertzen dira. Buruko mina, sukarra, edo nekea izan daitezke beste batzuen artean. Baina denbora gutxira sukarra, faringeko eta amigdaletako hantura eta adenopatiak (hazikontxoak) agertzen dira.

Sukarra 39 °C - 40 °C artean izaten da, eta egun batzuk irauten du. Aldiz, eztarriko hantura, berriz, gaixoen % 85ean agertzen da, eta eztarri osoa hartzen du. Adenopatiak (gongoilen hantura) 3 - 4 aste behar ditu desagertzeko.

Agertu ahal diren beste sintomak: nekea, barea tamainaz handitzea (esplenomegalia), baita gibela ere (hepatomegalia), betazalak handitzea (edema) eta gorputz osoko exantema bat.

 
Barea, gure gorputzean non dagoen zehazki.



Nola tratatu dezakegu? aldatu

Mononukleosia ematen den kasu gehienetan ez da behar tratamendu oso sakon bat normalean ematen diren neurri orokorrez aparte, hau da, deskantsatzea eta ura asko edatea. Horrekin batera antiinflamatorioak hartzea asko laguntzen du eta kasu batzuetan glukokortikoideak ere.

Barea handituta dagoen bitartean, gaixoak ezin izango du heziketa fisikorik egin, honen haustura eragin ahal duelako.

Nola ekiditu dezakegu Mononukleosiaren infekzioa? aldatu

Mononukleosiaren prebentzioa bermatu ahal izateko bakoitzak bere higienea garbi mantentzea oso garrantzitsua da, batez ere eskuak eta inguruko gauzekin etengabe kontaktuan ditugun gorputzaren atalak.

Gainera, oso garrantzitsua izango da beste pertsona batzuk erabili dituzten edalontzi eta bestelako objektuekin kontakturik ez edukitzea, izan ere, infektatuta dagoen pertsona baten listua irentsi dezakegu, eta beraz, infekzioa hartu. Honekin batera, aipatutako sintomaren bat dituen pertsona batekin hitz egiterakoan segurtasun-distantzia bat mantentzea gomendagarria da.

Horretaz aparte, gaur egun oraindik lortu ez den arren, Esptein Barr birusaren aurkako infekzioa ekiditeko txertoa sortzen ari direla aipatu beharra dago.

Zein zailtasun sor ditzake Mononukleosiak? aldatu

Mononukleosiaren aurrean, jende gehienak ez du arazorik izaten eta inongo zailtasunik gabe errekuperatzen da, hala ere, gaixotasun honen aurrean pertsonek beti sufritzen dute lepoko mina (lepoko hantura). Zailtasunak sortzen diren momentuan, hauek dira ohikoenak:

 
Hepatitisaren birusa.

Alde batetik, besoa handitzea aukera ohikoena da. Baita ere orban gorrixkak atera ahal dira gorputzean. Horrez gain, hepatitisa ere agertu daiteke, eta honen aurrean egin dezakegun gauza bakarra itxarotea da, ez baitago tratamendurik horretarako.

Horiek aparte ere agertzen dira batzuetan honelako zailtasunak: garunean eta bizkarrezur muinean arazoak sortzea. Bihotz arazoak ere gerta daitezke, non hauek gaixotasunaren lehenengo hiru asteetan gertatzen dira. Besoan lesioak ere eragin ditzake gaixotasun honek, eta hau prebenitzeko kontaktuko kirolak egitea eta pisu asko duten gauzak jasotzea saihestu behar ditugu.

Antibiotikoak hartu ahal dira gaixotasuna tratatzeko? aldatu

Mononukleosia ez da antibiotikoen bidez tratatzen, gaixotasun hori birus batek sortzen baitu, eta antibiotikoak bakterioak tratatzeko erabiltzen dira. Beraz, antibiotikoa ez da gaixotasun birikoa tratatzeko erabiltzen.

Gerta daiteke, ordea, gaixotasun honek sortutako ahuleziaren ondorioz, bakterio batek sortutako gehiegizko infekzio batekin bukatzea. Honelako kasuetan, antibiotikoak hartzea oso lagungarria da, beti ere medikuak hala esanda eta berak esandako modu eta egunetan hartuz (gogoratu antibiotikoa izaki bizidunak diren bakterioen kontra erabiltzen dela eta ez dela inoiz tratamendua eten behar ondo sentitu arren, antibiotikoekiko erresistentziak sortzea ekiditeko).

Gehiago jakiteko aldatu

Artikulu hau irakurri ondoren, gaia gehiago aztertu nahi baduzu, esteka hauek utziko dizkizugu; adibidez, gai honi buruzko erreportajea:

https://aldizkaria.elhuyar.eus/erreportajeak/musuaren-gaixotasuna-uste-baino-usuagoa/ .

Era berean ere hemen irakurri dezakezu artikulu hau, toxoplasmosia duen eragina, baina kasu honetan otsoetan, ikusteko nola eragiten dion honek izaki bizidun desberdinei. https://aldizkaria.elhuyar.eus/albisteak/toxoplasmosia-eragiten-duen-parasitoak-otsoak-ausa/

Birusen inguruko informazio didaktikoa gehigarria ikusi dezakezue bideo honetan:

https://www.youtube.com/watch?v=ZuiGzs5XUWo