Toxoplasma gondii toxoplasmosi gaitza eragiten duen protozoo patogenoa da. Toxoplasmosia orokorrean ez da gaitz larria, baina hainbat kasutan ondorio gaiztoak dakartza haurdun dauden emakumeengan, umekia nabarmen kaltetu baitezake. Immunitate-sistema ahula dutenengan ere toxoplasma gondiiren infekzioa arriskutsuagoa da pertsona osasuntsuengan baino.

Toxoplasma gondii
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaChromista
FilumaApicomplexa
KlaseaConoidasida
OrdenaEucoccidiorida
FamiliaSarcocystidae
GeneroaToxoplasma
Espeziea Toxoplasma gondii
Nicolle & Manceaux, 1909
Datu orokorrak
GaixotasunaToxoplasmosia
Genomaren kokapenaprotists.ensembl.org…, protists.ensembl.org…, protists.ensembl.org…, protists.ensembl.org…, protists.ensembl.org…, protists.ensembl.org…, protists.ensembl.org…, protists.ensembl.org…, protists.ensembl.org…, protists.ensembl.org…, protists.ensembl.org…, protists.ensembl.org…, protists.ensembl.org… eta protists.ensembl.org…

Toxoplasmosia zoonosi bat da, katua izanik gizakia kutsatu ahal duen animaliaren bat.

Protozoo hau zelula barneko parasitoa da, eta hiru morfologia ezberdinak ditu bere bizi-zikloan:[1].

  • ookistea: esporaren antzeko forma bat da, denbora luzez aske irauten dena ostalariarengandik kanpo; hau da ostalari berria infektatzen duena
  • bradizoitoa: ostalari barnean dagoen protozooa, ugalketa motela duena. Takizoito bihurtzen da gero
  • takizoitoa: infektatutako ehunetan kisteak sortzen dituen toxoplasma gondiiren forma. Mugikorra da eta ugalketa arina du.

Erreferentziak aldatu

  1. Basaran Miren eta Umaran, Adelaida Mikrobiologia medikoa E.H.U.ak argitaratuta, 355-356 orr.

Kanpo estekak aldatu