Glukokortikoide

Glukokortikoideak karbohidratoen metabolismoaren erregulazioan parte hartzen duten kortikosteroideen familiako hormonak dira, glukoneogenesiari eta glukogenolisiari mesede eginez; gainera, immunosupresio-jarduera dute.[1] Bere ekintza erregulatzailea koipeen eta proteinen tarteko metabolismora ere hedatzen da. Glukokortikoideak batez ere gizakien azal suprarrenalean gertatzen dira: kortisola, kortisona eta kortikosterona. Kortisola glukokortikoide garrantzitsuena da gizakiarengan.

Giza esteroidogenesia, glukokortikoideak kutxa berdearen barruan.

Ikuspegi farmakologikotik, erabilera sistemikorako kortikosteroideak dira, eta horien erreferentziazko farmakoa hidrokortisona da; horrek, kontzentrazio altuetan, hormona adrenokortikotropikoaren ekoizpena ken dezake adenohipofisian.

ErreferentziakAldatu

  1. Guyton, Arthur C.; Hall, John E.. (2006). Tratado de fisiología médica. (11. argitaraldia) ELSEVIER, 1115 or..

Kanpo estekakAldatu

  Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.