Txikipedia:Mirai Nagasu
Mirai Nagasu patinatzaile artistikoa da, Estatu Batuarra da. Bost urterekin hasi zen patinatzen. 2002ko denboraldian bere lehen lehiaketa egin zuen Hego- mendebaldeko Pazifikoko Eskualdeko Txapelketan.
Gaur egun, 28 urte ditu. Bere gurasoak, Japoniar etorkinak, Japoniar jatetxe baten jabe dira.
Bere ama Ikuko Nagasu da eta aita Kiyoto Nagasu dira. 2005ean, Coloradoko Unibertsitatean sartu zen.[1]
Ibilbide Profesionala
aldatuBost urterekin hasi zen patinatzen, Michelle Kwan eta Mao Asada patinatzaileak miretsiz. 2002ko denboraldian bere lehen lehiaketa egin zuen Hego-mendebaldeko Pazifikoko Eskualdeko Txapelketan. Gizartean Sandy Gollihugh-ek entrenatu zuen, 2006ko urrian Charlene Wong-era aldatu zen.
Lorpenak
aldatuJunior Kategoria:
aldatu2006-2007 urteetan, patinatzaileak junior mailan debutatu zuen. Ondoren, lehen nazionalerako sailkatu zen eta 1.postuan gelditu zen.
Grand Prix Proba:
aldatu2007-2008 denboraldian nazio mailako debuta egin zuen senior kategorian, eta urrezko domina ere irabazi zuen bere lehen Grand Prix proban. 2008-2009 urteetatik aurrera, senior kategorian parte hartzen zuen.
Nazioarteko proba eta Neguko Olimpiar Jokoak:
aldatu2010eko urtarrilean berriro lehiatu zen bere herrialdeko Nazionaletan eta zilarrezko domina irabazi zuen.
2010eko Neguko Olinpiar Jokoetan, laugarren sailkatu zen eta puntuazio errekor pertsonal berria ere ezarri zuen. 2012-2013 denboraldian Finlandiako Trofeoan brontzea irabazi zuen eta Txinako Kopan laugarren sailkatu zen.
Lau Kontinenteen proba eta Estatu Batuateko Txapelketa
aldatu2017ko Lau Kontinenteetan ere parte hartu zuen, non hirugarren postuan geratu zen, brontzea lortuz. 2018ko Estatu Batuetako Txapelketan ere parte hartu zuen, non zilarrezko domina irabazi zuen.
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Gaztelaniaz) Mirai Nagasu. 2022-02-18 (Noiz kontsultatua: 2022-03-11).