👶
Jaiotza
1928ko azaroaren 12a
Garmisch-Partenkirchen
💀
Heriotza
1995eko abuztuaren 28a
Filderstadt
🔨
Lanbidea
idazle
📷
Argazkiak
ikusi
Michael Enderen alemanierazko liburu batzuk.

Michael Ende idazle alemaniar ezagun bat izan zen, batez ere haur eta gazteentzako liburuak idatzi zituena. Amaigabeko istorioa, Momo eta Jim botoi eta Lukas tren gidaria dira, besteak beste, haren libururik ezagunenak. Antzezlanak ere idatzi zituen, eta filmak ere egin zituzten haren liburu batzuetan oinarrituta.

Ende 1929. urtearen amaieran jaio zen Garmisch hiriann, Alemaniako hegoaldeko hiri batean, baina haurtzaroa batez ere Munichen igaro zuen. Haren aita Edgar Ende margolari ezaguna izan zen. Bigarren Mundu Gerran zehar, Michael Endek Garmischera itzuli behar izan zuen beste haur batzuekin batera, bertan Munichen baino seguruago zeudelako. 1970ean Italiara joan zen bizitzera bere emazte Ingeborg-ekin.

Bertan idatzi zuen Bastian eta Atreiu izeneko heroiei buruzko Amaigabeko istorioa; bien artean Fantasia izeneko mundua salbatzen dute «Ezerezaren» suntsipenetik. Hau izan zen haren libururik arrakastatsuena. Liburua 40 hizkuntzatara itzuli zen, euskara barne, eta 10 milioi ale saldu ziren mundu guztian. Euskaraz 1990an argitaratu zuen Alfaguara & Desclée de Brouwer argitaletxeak, eta Amaia Ugidos izan zen itzultzailea.

Michael Ende Stuttgart hiritik gertu hil zen 1995ean. Munichen gaur egun «Michael Ende Museoa» dago.

M. Enderen lanak euskaraz aldatu

  • Amaigabeko istorioa, Amaia Ugidosek itzulia eta Alfaguara-Desclée de Brouwer argitaletxeak 1990ean argitaratua.
  • Istorio amaigabea, Idoia Gilleneak itzulia eta Santillana-Zubia argitaletxeak 2019an plazaratua.
  • Momo, hiru bertsiotan: lehena, 1988an argitaratua, Agustin Otsoa de Eribek itzulita eta Alfaguara-Desclée de Brouwer argitaletxeak plazaratua; bigarrena, 1998an plazaratua, Ainhoa Basterretxearen itzulpenarekin eta Alfaguara-Zubia argitaletxeak argitaratuta; eta hirugarrena, 2019an euskaratua, Mikel Babianok itzulita etaSantillana-Zubia etxeak argitaratua.
  • Magia-eskola desioen erreinuan, Naroa Zubillagak itzulia eta Aizkorri argitaletxeak 2010ean argitaratua.
  • Zopa-ontzia eta burruntzalia, Manu Lopez Gasenik itzulia eta Ikasminak 2008an argitaratua.
  • Jojo, pailazo baten historia, zazpi agerraldiko antzerkia, Xabier Mendigurenek itzulia eta Desclée de Brouwerrek 1995ean argitaratua.
  • Jim Botoi eta Lukas tren gidaria txangoan doaz (Beate Dölling-ek eta Mathias Weber-ek egokitua eta Alberdania argitaletxeak alemanierazko egokitzapen horretan oinarrituta euskaraz argitaratua 2017an.