👨‍👨‍👦‍👦
Biztanleak
632.865
🔎
Azalera
207,35 km²
🌄
Altuera
245 metro
📷
Argazkiak
ikusi
Administrazioa
Estatu Burujabe Alemania
Izen Ofiziala Stuttgart
Alemaniako Estatua Baden-Württemberg
Geografia
Azalera 207.35 km2
Demografia
Biztanleria 632.865 biztanle

Stuttgart Alemaniako hego-mendebaldean kokatuta dagoen herrialdea da.

Historia aldatu

Sorrera aldatu

Neckar ibaiaren inguruan erromatarrek asentamendu bat sortu zuten K.a. I mendean, gaur egun Cannstatt auzoa dagoen lekuan. Alamanek III. mendean erromatarrak inguru honetatik kanporatu zituzten, baina badirudi asentamendurik ez zela bertan izan 950 urtean Stuttgart sortu zen arte.

Aro modernoa aldatu

XVI. mendeko garapenari Hogeita Hamar Urteko Gerrak jarraitu zion (1618-1648), eta gero Luis XIV.a Frantziakoaren inbasioak. Inbasioek kalte handia egin zioten hiriari, baina industria iraultzak ekonomia hazkundea ekarri zuen berriz ere. XVIII mendean hiri berri bat sortu zen Stuttgartetik 12 kilometro iparraldera, Ludwigsburg hain zuzen ere, baina 1775ean Karl Eugen Dukeak Stuttgarten jauregi berria eraiki (Neues Schloss) eta bertara bizitzera joan zen. Stuttgartek hiriburutza berreskuratu zuen horrela.

Kirolak aldatu

 
Mercedes-Benz Arena, Stuttgart FC-ko Futbol Zelaia

Hiriko kirol talde nagusiena VfB Stuttgart-a da. Futbole taldea da, gaur egun Bundesligan jokatzen duena. Nazionalean, 5 Bundesliga eta Alemaniako 3 kopa ditu bere eskuetan. Internazionalean berriz, ez du txapelketarik irabazi baina 2 alditan izan zen azpitxapelduna, bat, UEFA Europa Leaguean 1989. urtean eta Errekopan 1998. Mercedes-Benz arenan jolasten dituzte partiduak.

Beste kirol talde asko daude. Futbol amerikarrean, futbol australianoan, waterpoloan taldeak badaude eta emakumezkoen voley-ball taldea badago.

Ekonomia aldatu

 
Porschearen Logoa

Stuttgart autogintzagatik ezaguna da. Bertakoak, Mercedes-Benz eta Porsche enpresak dira. Porscheko logoan Stuttgarteko armarria ageri da. Ardo eta garagardogintza ere oso garrantzitzuak dira; izan ere, Germaniar erromatar Inperio Santuko hirugarren ekoizle handiena zen.

Politika aldatu

2020ko azaroaz geroztik, Stuttgarteko alkatea Frank Nopper deiturikoa da.

Janaria aldatu

 
Eisbiein Platerra

Txerri haragia jaten dute gehienek. Eisbein plater tipikoena da.