Kiwiak Zeelanda Berrian jatorria duten hegaztiak dira.
Jatorria
aldatuKiwiek Zeelanda Berrian dute jatorria. Gaur egun, Zeelanda Berrian hizkuntza ofizial bi daude: maoriera, Maori etniakoen hizkuntza, eta ingelesa. Kiwi izena maorieratik dator.
Ezaugarriak
aldatuKiwiak animalia gautarrak dira, hau da, beraien bizimodua gauez egiten dute. Oso usaimen ona duten animaliak dira. Nahiz eta hegaztiak izan, ez dakite hegan egiten.
Tamaina
aldatuKiwiak animalia txikiak dira, gutxi gorabehera oilo baten tamaina dute.
Elikadura
aldatuKiwiak animalia orojaleak dira, hau da, animaliez zein landareez elikatzen diren animaliak dira. Kiwiak nagusiki zizare, intsektu eta beste zenbait ornogabez elikatzen dira. Animalia horiek harrapatzeko beraien usaimena erabiltzen dute. Horretaz gain, kokoak, anfibioak, ibaietako karramarroak eta aingirak ere jaten dituzte.
Ugalketa
aldatuKiwien kasuan arra da arrautzak erruten dituena gutxi gorabehera hamar astez lur azpian egindako habian. Kumeak jaiotzen direnean beraien kabuz aurkitu behar izaten dute elikagaia, ez dituzte gurasoek elikatuko.
Zeelanda Berriko ikur nazioala
aldatuAnimalia hauek Zeelanda Berriko ikur nagusiena bilakatu dira eta Zeelanda Berriko hainbat hiri, taberna eta talderen intsignia eta armarrietan azaltzen dira.
Horretaz gain, Zeelanda Berriko errugbi selekzioa "kiwi" bezala ezagutzen da, baita "All Blacks" bezala ere, eta Zeelanda Berriko errugbi ligako logoan ere kiwien irudia azaltzen da.
Espezieak
aldatuKiwi generoan honako bost espezie hauek aurkitu ditzakegu:
- Kiwi orbandun handia edo roroa (Apteryx haastii).
- Kiwi orbandun txikia (Apteryx owenii)
- Rowia (Apteryx rowi)
- Tokoeka (Apteryx australis), lau azpiespezie dituena:
- Iparraldeko Uharteetako kiwi marroia (Apteryx mantelli)