

Zeelanda Berria Ozeanian dagoen herrialde bat da. Wellington da bertako hiriburua. Hiri handiena Auckland da.
Datuak aldatu
Zeelanda Berriak 268.021 km² ditu azaleraz eta 5 milioi pertsona bizi dira bertan. Populazioaren %53a lau hiri handienetan bizi da.
Hiri handienak honako hauek dira:
- Auckland (1.534.700 biztanle)
- Wellington (412.500 biztanle) - hiriburua
- Christchurch (396.700 biztanle)
- Hamilton (235.900 biztanle)
Zeelanda Berriko jatorrizko biztanleak Maoriak dira.
Geografia aldatu
Zeelanda Berriak bi uharte handi ditu; iparraldekoa eta hegoaldekoa. Wellington hiriburua bi uharteen arteko Cook itsasartean dago kokaturik. Oso menditsua da, batez ere hegoaldeko uhartea. 3.000 metrotatik gorako altuera duten 18 mendi daude hegoaldeko uhartean.
Oso paisaia polita du. Hainbat filme grabatu dira Zeelanda Berrian, adibidez Avatar, Eraztunen Jauna, Hobbita, Narniako kronikak eta King Kong.
Animalia bereziak aldatu
Australian animalia berezi ugari daude, adibidez kiwia.
Kirolak aldatu
Britainiarrek ekarritako kirolak dira jarraitzaile gehien dituztenak. Errugbi selekzioa munduko onena da eta bere haka dantza oso ezaguna da. Beltzez jantzita doazenez, All blacks izenarekin ezagutzen dira.
Irudiak aldatu
-
Aoraki mendia.
-
Gunn aintzira.
-
Aintzira esmeraldak.
-
Eraztunen Jauna filmeko Hobbiton herrixka.
-
Kiwia.
-
Errugbi selekzioa haka dantzatzen.