Txikipedia:Izozki

Txikipedia:Izozkia» orritik birbideratua)
Esne-irabiatuzko izozkia

Izozkia elikagai izoztu bat da, normalean, esnea edo krema bezalako esnekiekin egiten da eta batzuetan, fruta zatitxoekin nahasten da. [1]

Jatorria

aldatu

Ez dakigu izozkiaren jatorria zehazki zein den, produktuaren kontzeptuak aldaketak izan baititu aurrerapen teknologikoekin, kontsumoaren orokortzearekin eta kontsumitzaileen eskakizunekin. Halere, izozkiaren jatorri probabletzat har daiteke edari izoztuak edo elurrez edo izotzez hoztuak egotea, oro har esklaboek Babiloniako gorteetan ekarritakoak, kristau aroaren aurretik. Marco Polok kontatzen du Txinan fruta eta esne zukuak gehitzen zitzaizkiola izotzari k. a. 2.000.urtean. [2]

 
"Kiwizko" poloa

Txinako jatorria

aldatu

Gai hau hartzen badugu; badirudi, duela milaka urte txinatarrek mendietako elurra fruituekin eta eztiarekin nahasten zutela eta  janari horri “Sharbets” deitzen zioten. Ondoren, XIII. mendean Marco Polok bere bidaia batean Europara sartu zituen eta eskertzeko “polo” izeneko izozki batzuk sortu ziren eta handik aurrera famatuak egin ziren eta mundu osoan zabaldu ziren. [3]

Metodoa

aldatu

Antzinan, izozkiak, izotz eta elur naturalarekin egiten ziren eta ontzi berezietan sartu ondoren lurrean zulatutako zulo sakonetan gordetzen ziren eta normalean fruta ezberdinetako zukuekin nahasten ziren, gaur egun, ordea, izozki-makinekin egiten dira, elementu likidoa beso batzuekin nahasten da eta bitartean hozten joaten da likidoa izoztu arte. [4]

 
Izozkia, krema, txokolatea eta gaileta batekin.

Izozki motak

aldatu

Hainbat izozki mota daude, adibidez: sorbetea, etxean egindakoa, izotz tarta, biskuit izozkia, industriala, “poloa”... Zapore ohikoenak edo gustokoenak jendearen ustez hauek dira: txokolatea, bainilla, marrubia, kafea, turroia, esne-gozoa, frutak, menta eta pistatxoa. [5]

Erreferentziak

aldatu
  1. (Gaztelaniaz) Helado. 2023-01-21 (Noiz kontsultatua: 2023-02-09).
  2. (Gaztelaniaz) Helado. 2023-01-21 (Noiz kontsultatua: 2023-02-09).
  3. (Gaztelaniaz) El origen del helado | Valor Postres. (Noiz kontsultatua: 2023-02-09).
  4. «como se hacia el helado - Google Bilaketa» www.google.com (Noiz kontsultatua: 2023-02-09).
  5. (Gaztelaniaz) Helado. 2023-01-21 (Noiz kontsultatua: 2023-02-09).