Ixtar jainkosaren irudia. Haren sinboloak ikusten dira, zortzi puntako izarra eta lehoia.

Ixtar (𒀭𒌋𒁯) Babilonian maitasunaren, ugalkortasunaren eta gerraren jainkosa da.

Mesopotamian guztian gurtu zen, izen desberdinekin bada ere. Babilonian Ixtar izena zuen, Sumerian Inana, Armenian Anahit eta Kanaanen Atarte.

Kondairak

aldatu

Ilargiaren jainko-jainkosen alaba zen eta Artizarra lotzen zen Ixtarrekin. Artizarra egunsentian eta ilunabarrean ikusten da beti ilargiaren ondoan.

Ixtarren senarra Tammuz zen, uztaren jainkoa.

Ixtarren atea

aldatu
 
Ixtarren atea, Berlinen.

Babiloniako Nabukodonosor II.a erregeak Ixtar jainkosari eskainitako atea eraiki zuen Babiloniako harresian duela 2.600 urte. Tenpluaren ateak ikusgarriak ziren. Adreilu urdinez eta urre kolorez apainduta zeuden eta animalia asko agertzen ziren bertan, batez ere lehoiak. Zezenak ere bai.

Ixtarren tenpluaren atea gaur egun Berlinen dago ikusgai, Alemanian.

Irudia

aldatu

Ixtarren sinboloak honako hauek dira:

  • Zortzi puntako izarra
  • Lehoia
  • 15 zenbakia