👨👨👦👦 Biztanleak 2.930.450 |
🔎 Azalera 29.743,423459 km² |
🏙️ Hiriburua Erevan |
📷 Argazkiak ikusi |
🗺️ |
Armenia Asia hego-mendebaldean dagoen herrialde bat da. Hiriburua Erevan da.
Geografia
aldatuMugakide hauek ditu: Mendebaldean Turkia, iparraldean Georgia, ekialdean Azerbaijan eta hegoaldean Iran eta Nakhitxevan (Azerbaijango eskualde autonomo bat).
Ez dauka itsasorako irteerarik. Oso menditsua da, eta gailurrik garaiena Aragats sumendia da (4.095 metro). Ibai nagusia Aras da. Eta aintzirarik handiena Sevan (1.262 kilometro koadro ditu).
Klima lehorra eta kontinentala dauka.
Demografia
aldatu2011an 3.018.854 biztanle zituen. Hiri nagusia Erevan da, eta milioi bat biztanle inguru ditu.
Historia
aldatuAntzinaroa
aldatuLehen Armenia K.a. XIII. mende inguruan sortu zen, Van aintziraren inguruan.
K.a. VII. mendean herri indoeuropar batek inbaditu zuen. Herri hau bertako biztanleekin batu zen, eta horrela sortu zen gaur egungo herri armeniarra.
Mediar, persiar eta mazedoniarren menpe egon zen Armenia, eta erromatarrek konkistatu zuten beranduago.
Kristautasuna erlijio ofizial bihurtu zuen lehen erresuma izan zen, III. mendean.
Erdi Aroa
aldatu636. urtean arabiarrek konkistatu zuten, eta XVI. mendean turkiarrek eta persiarrek erdibanatu zuten Armenia.
Aro garaikidea
aldatuXIX. mendean Errusiak Erevan ingurua hartu zuen. Errusiako iraultzaren ondoren, Armeniako errepublika sobietarra sortu zuten Erevan inguruan.
Turkiarrek armeniarren kontrako sarraskiak egin zituzten XIX. mende amaieran eta XX. mende hasieran.
1991ra arte Sobietar Batasunaren barruan egon zen, eta urte horretan independentzia lortu zuen.