Ixtarren atea, Berlinen.

Ixtarren atea (asirieraz ܕܵܪܘܲܐܙܲܐ ܕܥܵܐܫܬܲܪ) Babilonian duela 2.600 urte eraiki zen Ixtar jainkosaren omenezko atea da. Gaur egun Berlinen dago ikusgai, Alemanian.

Ezaugarriak

aldatu

Ixtar maitasunaren eta gerraren jainkosa zen Babilonian eta Mesopotamia guztian. Haren sinboloetako bat lehoia zen.

Ixtarren atearen hormak adreilu urdinez eraiki ziren. Urre koloreko apaingarriak ere badituzte. Animalia asko agertzen dira hormetan; gehienbat lehoiak, baina baita zezenak eta dragoiak ere.

Historia

aldatu

Babiloniako Nabukodonosor II.a erregeak agindu zuen atea eraikitzea. K.a. 575. urtean izan zen, duela 2.600 urte beraz. Babilonia hiriaren harresian zortzi ate zeuden eta ikusgarriena Ixtarren atea zen.

Mende asko pasa ondoren alemaniarrek aurkitu zuten atea 1900. hamarkadaren hasieran. Ate hartako hormak hartu eta Berlinera eraman zituzten 1930. urtean. Pergamo Museoan sartu zituzten eta orain han daude ikusgai.

Gaur egun Babilonia hiria Irak herrialdean dago. Irakek eskatu dio Alemaniari Ixtarren atea itzuli diezaiola.

Iruditegia

aldatu