Txikipedia:Itsas krokodilo
Itsas krokodiloa (Crocodylus porosus) Crocodylidae familiako narrasti-espezie bat da. Munduko krokodilo-espezierik handiena da, baita munduko narrastirik handiena ere. Asiako hego-ekialdeko eta Australiako iparraldeko eskualde zingiratsuetan bizi da.
Ezaugarriak
aldatuArrek 500 kg eta 1.000 kg artean pisatzen dute, eta 5-6,5 m luze dira. Emeak arrak baino askoz txikiagoak dira: 2,5-3,5 m luze dira.
Ustez inoiz aurkitutako krokodilorik handiena 1957an harrapatua izan zen Queenslanden, Australian; 8,5 m luze zen, eta 1.700 kg pisatzen zuen, baina ez dago egiaztatuta. Egiaztatutako handiena 2011n harrapatu zen Filipinetan: 6,43 m eta 1.075 kg.
Itsas krokodiloak oso azkar higitzen dira uretan; 43 km/h-ko abiadura lor dezake igerian, eta isatsarekin emandako bultzakada bakar batek lau metro aurrerantz bultza dezake. Lehorrean ere aski azkarrak dira, distantzia laburretan.
Itsasoan maiz barneratzen da, eta lehorretik urruti ere ibiltzen da. Urpean oso ondo ikusten du, begiak babesten dizkion mintz bati esker.
Itsas krokodiloa da, munduko animalia guztien artean, hozkadarik indartsuena duena. Bere nilotar krokodilo lehengusua bigarren postuan jarraika duelarik.
Hedapena
aldatuIndia, Sri Lanka, Bangladesh, Indotxina, Malaysia, Filipinak, Indonesia, Ginea Berria eta Australiako ibai, aintzira, zingira eta estuarioetan bizi da, kostatik hurbil. Igerian oso ondo egiten duenez, migratu ere egin dezake, Salomon uharteetan eta Polinesia Frantsesean ere aurkitu da.
Zingirak ditu gustukoenak; han, ezkutatu eta bera baino handiagoak izan daitezkeen harrapakinei ere erasotzen die.
Elikadura
aldatuLehorrean dagoenean, karniboro oportunista da, eta uretara edatera hurbiltzen diren animaliei erasotzen die. Bere baraila indartsuak erabiliz, uretara eraman eta ito egiten ditu. Sarraskia ere jaten du. Gizakiei ere erasotzen die: Bigarren Mundu Gerran, Birmanian, krokodiloek japoniar soldadu ugari ehizatu zituzten zingiretan, Ramree uhartean.
Harrapakinen artean, mota guztietako zerbidoak, ungulatuak, bobidoak (asiar bufalo eta Gaur handiak barne), arrainak, hegaztiak, narrastiak (dortoken oskolak erraz apurtu ditzakete hozkada batekin) eta despistatuak harrapatuz gero, lehoinabar, asiar txakur basatiak eta tigreak (nahiz eta tigreek krokodiloak gehiago ehizatzen dituzten alderantzizkoa baino, eta orokorrean biek elkarri errespetua izanik distantzia gordetzen duten) dira.[1]
Erreferentziak
aldatu- ↑ Itsas krokodilo. 2020-01-06 (Noiz kontsultatua: 2023-02-01).