Txikipedia:Iker Irribarria
Iker Irribarria 26 urteko pilotari ohia da. Araman jaio zen 1996ko uztaileren 4an. Buruz buruko eta binakako txapelketa nagusietan inoiz izan den txapeldunik gazteena (19 eta 20 urterekin irabazi baititu, hurrenez hurren). Aurrelari aritzen zen, Aspe enpresarekin.
Profesionaletan[aldatu | aldatu iturburu kodea]
aldatu- 2019: buruz buruko txapelduna
- 2019: binakako txapeldunordea, Jose Javier Zabaleta atzelaria lagun.
- 2017: buruz buruko txapeldunordea
- 2017: binakako txapelduna, Beñat Rezusta atzelaria lagun.
- 2016: buruz buruko txapelduna
- 2015: bigarren mailako buruz buruko txapeldunordea
Buruz buruko txapelketa nagusiko finalak
Urtea | Txapelduna | Txapeldunordea | Emaitza | Pilotalekua |
2016 | Irribarria | Urrutikoetxea | 22-13 | Bizkaia |
2017 | Bengoetxea VI.a | Irribarria | 22-18 | Bizkaia |
2019 | Irribarria | Urrutikoetxea | 22-20 | Bizkaia |
Binakako txapelketa nagusiko finalak
Urtea | Txapeldunak | Txapeldunordeak | Emaitza | Pilotalekua |
2017 | Irribarria-Rezusta | Bengoetxea VI.a-Larunbe | 22-14 | Bizkaia |
2019 | Elezkano II.a - Rezusta | Irribarria - Zabaleta | 22-19 | Bizkaia |
Bigarren mailako buruz buruko txapelketako finalak
Urtea | Txapelduna | Txapeldunordea | Emaitza | Pilotalekua |
2015 | Víctor | Irribarria | 22-17 | Beotibar |
Amateurretan[aldatu | aldatu iturburu kodea]
aldatu- 2014: Joxean Tolosa Torneoko txapelduna
- 2014: Lau eta erdiko Elite Torneoko txapeldun
- 2012: Diario Vasco Torneoko txapelduna