Idatzitako buztinezko taulatxo bat, Mesopotamiakoa.

Historia hitza bi esanahirekin erabiltzen da:

  • Batetik, iraganean gertatutako guztiari buruz dakiguna da.
  • Bestetik, zientzia edo jakintza-alor bat da, gizakion iragana eta gizakiek denbora guztietan osatu dituzten gizarteen iragana aztertzen duena.

Historia, historiaurrea eta protohistoria

aldatu

Esanahia hobeto zehaztuz, gizakiak testuak edo lekukotasun idatziak utzi dituztenetik aurrerako garaiari deitzen diogu Historia; ordura arteko garai luzeari, berriz, Historiaurrea deitzen diogu. Beraz, idazkeraren asmakuntzak markatzen du Historiaurrearen eta Historiaren arteko muga. Baina idazkeraren asmakuntza ez zen gertatu mundu guztian aldi berean:

Bestalde, historialariek eta bestelako adituek beste kontzeptu bat ere bereizten dute batzuetan: Protohistoria. Protohistoria Historiaurrearen eta Historiaren erdibidean dagoen denbora edo aldia da. Izan ere, esan den bezala, idazketa ez zen leku guztietan garai berean erabiltzen hasi, eta, horregatik, nolabait esan daiteke historia lehenago "hasten" dela leku batzuetan besteetan baino. Lurralde bateko protohistoria idatzizko dokumentazio propiorik ez duen garai historikoa da, baina hala ere, gerta daiteke hainbat gauza jakitea lurralde horretako kultura, bizitza, garapen teknologiko edo erlijioari eta abarri buruz, beste toki batzuetako kulturek utzitako dokumentu historikoen bidez.

Historia eta idazkera

aldatu

Ikusi dugun bezala, idazkeraren asmakuntza oso garrantzitsua da Historia ikertzen dutenentzat, historialarientzat, alegia; izan ere, iraganean idatzitako testuak behar-beharrezkoak dira garai urrun haien berri jakiteko, garai haietan bizi izandako norbaiten eskutik. Horrek ez du esan nahi aspaldiko garai haietatik iritsi zaizkigun testu idatziek beti egia esaten dutenik; baina, hala ere, oso baliagarriak izaten dira iragana ezagutzeko. Baina, testu idatziez gain, historialariek beste hainbat informazio-iturri ere erabiltzen dituzte iragana ezagutzeko: aztarna arkeologikoak, eraikinak, margoak, objektuak eta beste asko.

Historia deitzen dugun zientziak iraganeko jendearen bizimoduaren berri ematen digu. Lurrak, animaliek eta landareek ere historia dute, noski, baina horri "Historia naturala" deitzen diogu.

Historiako garaiak

aldatu

Historiaurrea alde batera utzita, Historian lau garai handi bereizi ohi dira:

Ikus, gainera

aldatu

Historiari buruz gehiago jakiteko, beste artikulu hau duzu:

- Historiografia