Hegoaldeko Europakotzat hartzen diren herrialdeak.

Hegoaldeko Europa kontinente horretako hegoaldean dauden herrialdeen multzoa da, ikuspuntu geografikotik begiratuta.

Zein herrialde dira? aldatu

Ez dago muga argirik eremu geografiko honentzat; baina, nolanahi ere, Portugal, Espainia, Italia, Malta, Zipre eta Grezia hartzen dira Hegoaldeko Europako herrialdetzat, oro har.

Batzuetan, Frantziako eta Balkanetako hegoaldea eta Mediterraneo inguruko gainontzeko herrialde europarrak (Kroazia, Bosnia-Herzegovina, Montenegro, Mazedonia, Albania), ere sartu ohi dira definizio horretan, bai eta Bulgaria eta Turkiako zati europarra ere.

Haiekin batera, jakina, Monako, San Marino edo Vatikanoa ere sartu behar dira.

Ikus, gainera aldatu

 
     Hegoaldeko Europa      Mendebaldeko Europa      Erdialdeko Europa      Ekialdeko Europa      Iparraldeko Europa