Vatikanoa Europako estatu txiki bat da, Erroma hiriaren barruan dagoena. Eliza katolikoaren hiriburua da eta Aita Santua du buru.
Munduko estaturik txikiena da (0,44 km² besterik ez dauzka).
Estatu bezala, 1929an sortu zen, Pio XII.a aita santuaren eta Mussoliniren artean sinatutako hitzarmen baten ondorioz. Estatua izanik, baditu bere posta-zerbitzuak, zigiluak, irratia, telebista, eta abar.
2014an, 842 biztanle zituen; horietako gehienak, Estatuarentzat lan egiten duten pertsonak eta euren familiak.
Vatikanoaren barruan, San Petri basilika, Aita Santuaren egoitza eta Vatikanoko museoak daude.
-
Vatikano hiria airetik ikusia.
-
San Petri basilika
-
Vatikanoko lorategiak