Txikipedia:Monako
Monako
aldatuGeografia
aldatuMonako Europa mendebaldeko hiri-estatu bat da. 38.350 biztanle ditu. Herrialdeko punturik altuena Chemin des Révoires da, 164,4 m-ko altitudearekin . Frantsesa da hizkuntza ofizial bakarra. Monakoko biztanle gehienak frantsesak (%47) dira, eta oso gutxi Monako bertakoak (%16) dira . Besteak atzerritarrak dira.
Monakon dagoen klima, mediterraneoa da. Neguan, batez besteko temperatura 10ºC dira eta udan 22ºC. Prezipitazio kopurua urte batean 768mm dira.
Datu klimatikoak (Monako) | |||||||||||||
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Batez besteko tenperatura (ºC) | 10.2 | 10.4 | 11.8 | 13.9 | 17.1 | 20.8 | 23.5 | 23.7 | 21.6 | 17.8 | 14.0 | 11.4 | 16.4 |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 82.7 | 76.4 | 70.5 | 62.2 | 48.6 | 36.9 | 15.6 | 31.3 | 54.4 | 108.2 | 104.2 | 77.5 | 768.5 |
Kirola
aldatuAS Monaco da hiriko futbol talde nagusia, eta Frantziako Ligan jokatzen du.
Munduan ospe handia du, orobat, 1 Formulako Monakoko Sari Nagusiak.
Historia
aldatuMonakoko egungo lurraldea babesleku izan zen. Artelanen aztarnak aurkitu dira kobazuloen barruan.