Grezia edo Heleniar Errepublika Europako hego-ekialdeko estatu bat da, Balkanetako penintsulako hegoaldean dagoena. Atenas da hiriburua. Greaziak 11 milioitik gora biztanle ditu.
Mugak
aldatu- Iparraldetik, Albania, Mazedonia, Bulgaria eta Turkiarekin du muga.
- Ekialdetik, Egeo itsasoa du.
- Hegoaldetik, Mediterraneo itsasoa.
- Mendebaldetik, Itsaso Jonikoa.
Geografia
aldatuOso herrialde menditsua da, eta hiru zati bereizten dira:
- Zati kontinentala: Europako kontinentearen barruan dagoena.
- Grezia penintsularra edo Peloponeso: hegoaldeko penintsula.
- Egeo, Joniko eta Mediterraneoko uharteak.
Historia
aldatuk.a. 3000 eta 1200 urteen artean zibilizazio minoikoa garatu zen Kreta uhartean.
Beranduago, k.a. 1600urtetik aurrera, mizenastar zibilizazioa garatu zen Peloponesoan.
K.a. 800. mendetik aurrera, hiri estatuak sortu ziren. Garrantzitsuenak Atenas eta Esparta izan ziren.
K.a. IV. mendean Alexandro Handiak inperio handia sortu zuen, Greziatik Indiaraino.
K.a. 146. urtean Erromatar Inperioakkonkistatu zuen Grezia. Erromatar Inperioa bitan zatitu zenean. Greziak Bizantziar inperioaren barruan jarraitu zuen. Ondoren, otomandarrek konkistatu zuten.
XIX. mende hasieran independentzia lortu zuen.
Argazki galeria
aldatu-
Galerioren arkua Tesalonikan
-
Mitilene hiria, Lesbos uhartean
-
Kreta uhartea