Txikipedia:Hego Txinako itsasoa

Hego Txinako itsasoaren infografia
Hego Txinako itsasoaren infografia

Hego Txinako itsasoa, Ozeano bareko itsaso bat da, 3.500.000 km2 ditu eta Txinako hegoaldean kokatua dago[1]

Kokapena

aldatu

Hego Txinako Itxasoa Txina eta Taiwango uhartearen hegoaldean dago. Filipinetako uharteen mendebaldean eta Vietnamgo kostaren ekialdean kokaturik dago. Itsasoaren hegoaldean Malaysia eta Indonesia daude.

Hedadura

aldatu

Hedaduraz 3.500.000 kilometro koadroko azalera dauka, eta munduko ur eremurik handiena da, ozeanoak kontuan hartu gabe. Itsaso honetan kostaldeak dituzten estatu eta lurraldeak honako hauek dira: Txina, Macau, Hong Kong, Taiwan, Filipinak, Malaysia, Brunei, Indonesia, Singapur, Thailandia, eta Vietnam[1]                           Itsasoan hainbat uharte daude, baina gehienetan ez da inor bizi. Halere, itsasoaren mugetan dauden herrialdeek uharte horiek kontrolatzeko lehia gogorra izan dute XX. mende osoan zehar, batez ere Filipinas, Vietnam, Singapur eta Malaysiak.[1]

Erreferentziak

aldatu
  1. a b c Hego Txinako itsasoa. 2023-07-12 (Noiz kontsultatua: 2024-02-19).