Hartz zuria.

Orokorrean hartz zuri arrek 350-680 kg artean pisatzen dute, halere, tona bat (1.000 kg) edo gehiago pisatzen duten arrak ere aurkitu izan dira. Emeen kasuan, 300-500 kg pisatzera hel daitezke kumeak elikatu ahal izateko batzen duten koipearekin. Kumeak jaiotzen direnean 30 zentimetro inguru neurtzen dute eta 700 g pisatzen dute.

Nagusien luzerari dagokionean, arrek 2,6 m neurtzen dute eta emeek 2 metro inguru.

Ezaugarriak aldatu

Hartz zuria lehorreko ugaztun harraparirik eta haragijalerik handiena da. Hanka garatuak ditu lehorrean eta itsasoan distantzia luzeak egiteko. Belarriak eta isatsa txikiak izateak eta koipe geruza lodi eta ile asko izateak gorputza bero mantentzen laguntzen diote.


Tamaina eta pisua aldatu

Orokorrean hartz zuri arrek 350-680 kg artean pisatzen dute, halere, tona bat (1000 kg) edo gehiago pisatzen duten arrak ere aurkitu izan dira. Emeen kasuan, 300-500 kg pisatzera hel daitezke kumeak elikatu ahal izateko batzen duten koipearekin. Kumeak jaiotzen direnean 30 zentimetro inguru neurtzen dute eta 700 g pisatzen dute.

Nagusien luzerari dagokionean, arrek 2,6 m neurtzen dute eta emeek 2 metro inguru.

Elikadura aldatu

 
Hartz zuria bere harrapakinarekin

Hartz zuria hartz familia guztitik haragijaleena da, hau da, beste animaliak jaten ditu bere burua elikatzeko. Dena den, udaran tundretan belartxoak ere jaten dituzte.

Animalia honek lurrean zein itsasoan aurki dezake elikadura. Bere harrapakinak honako hauek dira: itsas txakurrak, mortsak, elur-oreinak, azeri artikoak, itsas hegaztiak eta itsasoan aurki ditzakeen mota ezberdinetako ugaztun eta zetazeoak.

Ugalketa aldatu

 
Hartz-kumeak.

Hartz zuriak apirila eta maiatza artean parekatzen dira. Hala ere, emearen obuluak ez dira emankortuko eta garatuko iraila iritsi arte. Bost hilabete horietan amak ahal duenik eta grasa gehien biltzen saiatuko da.

Hartz polar emeak urrian izaten ditu kumeak eta normalean kume bat edo bi jaiotzen dira. Jaiotzen direnean kumeak itsuak dira eta ez dute hortzik. Uda heltzen denerako asko hasten dira eta ama jarraitzeko gai izaten dira. Kumeak ar batekin aurkitzen badira eta ez bada haien aita, ar horrek kumeak hil egin ditzake. Horregatik, uda heldu eta beste bost hilabetez kumeak amarekin egongo dira janaria aurkitzen eta ar nagusiengandik babesten ikasteko.