Hartz mamu
Hartz mamua edo Ursus americanus kermodei (ingelesez, Kermode bear) Columbia Britainiarreko hartz beltzaren (Ursus americanus altifrontalis) azpiespezie edo aldaera bat da[1]. Animalia horiek daukaten gen errezesibo bat dela eta, zuriak dira. Denera, hartz mota horren % 10 inguru dira zuriak edo krema argi kolorekoak, bereziki Princess Royal eta Gribbel uharteetan[2]. Besteak beltzak dira.
Hartz mamu | |
---|---|
![]() | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Chordata |
Klasea | Mammalia |
Ordena | Carnivora |
Familia | Ursidae |
Generoa | Ursus |
Espeziea | Ursus americanus |
Azpiespeziea | Ursus americanus kermodei Hornaday, 1905 |
Hartz mamua bertako kulturan eta ikur gisaAldatu
Hartz berezi horiek eragin handia izan dute bertako herri amerindiarren kulturan eta sinismenetan[3]. 2006ko otsailean Columbia Britaniarreko gobernadoreak hartz mamua edo Kermode hartza probintzia hartako animalia ofizial izendatzeko asmoa adierazi zuen.
Kanpo estekakAldatu
- (Ingelesez) Arrazari buruzko artikuloa