Garapen Jasangarrirako 12. helburuak Ekoizpen eta Kontsumo arduratsuak du izena. Helburu hau

GIH 12: Ekoizpen eta Kontsumo arduratsuak

Nazio Batuen Erakundearen 17 helburuetako bat da. Garapen Jasangarrirako 2030 Agendak, 2015ean Nazio Batuen Erakundeak finkatu zituen 17 helburu jasotzen ditu. Pobreziari amaiera emateko, gure planeta babesteko eta mundu osoko pertsonen bizitzak hobetzeko sortu ziren. Garapen Jasangarrirako 17 helburuak 15 urtetan betetzea bilatzen zen, hau da, 2030erako.

Gaur egun, ekoizpena eta kontsumoa ingurumenaren eta baliabide naturalen menpe daude. Eta, gizakiok ez ditugu baliabide hauek modu arduratsuan erabiltzen. Izan ere, ekoizpen eta kontsumoak gure planeta suntsitzen du gaur egun. Ingurumenaren suntsiketa honek, gure bizitzak arriskuan jartzen ditu.

ZER EGINGO DA 12. HELBURU HAU LORTZEKO? aldatu

Garapen Jasangarrirako 12. helburua, gutxiagorekin gehiago egitean oinarritzen da. Horrez gain, bizimodu eredu jasangarriak sustatu nahi dira helburu honekin. Era berean, pobrezia gutxitzeari lagunduko du. Hauek dira garapen jasangarrirako 12. helburua lortzeko egingo diren gauzak:

  1. MODU ARDURATSUAN EKOIZTEKO ETA KONTSUMITZEKO PLANAK: Herrialde guztiek parte hartuko dute, herrialde garatuen lidergoarekin.
  2. BALIABIDE NATURALEN ERABILERA ERAGINKORRA: Gaurtik 2030era, baliabide naturalen erabilera jasangarri eta eraginkorra lortzea.
  3. ELIKAGAIEN ALFERRIKAKO GALTZEA:  Gaurtik 2030era, erdira murriztea elikagaien alferrikako galtzea.
  4. HONDAKIN ETA PRODUKTU KIMIKOEN KUDEAKETA: Gaurtik 2020ra, hondakin eta produktu kimikoen atmosferarako, uretarako eta lurrerako jaurtiketa murriztea.
  5. HONDAKINEN MURRIZTE, BERRERABILTZE ETA BIRZIKLATZEA: Gaurtik 2030era, prebentzio, berrerabiltze eta birziklatzearen bidez hondakinak murriztea.
  6. JASANGARRITASUNA ETA ENPRESAK: Bereziki enpresa handiak modu jasangarrian lan egitera bultzatzea.
  7. GARAPEN JASANGARRIRAKO HEZKUNTZA: Gaurtik 2030era, munduko pertsona guztiek garapen jasangarrirako eta naturarekin bat egiten duen bizi ohituretarako informazioa izatea.
  8. JASANGARRITASUNERAKO ZIENTZIA ETA TEKNOLOGIA
  9. TURISMO JASANGARRIA: Lanpostuak sortuko dituen eta leku horretako kultura eta produktuak sustatuko dituen eta natura zainduko duen turismoa bultzatzea.

GAUR EGUNGO DATU AIPAGARRIAK aldatu

Zergatik esku-hartu behar dugu lehenbailehen? Zer aldatu behar dugu?

   Ba al dakizu    

2050ean, munduko biztanleria 9600 milioi biztanlera iritsiko balitz, ia hiru planeta beharko genituzke egungo bizimoduari eusteko behar diren baliabide naturalak izateko.

URA aldatu

 
Beharra duen ume bati ura ematen
  • Munduko uraren %3a baino gutxiago geza da, baina %2,5a izoztuta dago AntartikanArtikoan eta glaziarretan. Beraz, munduko uraren %0,5a baino ez dugu gure behar eta ekosistemen behar guztietarako.
  • Gizakia naturak ibai eta lakuetako ura birziklatu eta garbitu dezakeena baino azkarrago kutsatzen ari da ura.
  • Munduan 1000 milioi pertsona baino gehiagok oraindik ez dute edateko urik.
  • Ura dohainekoa da, baina ura kudeatzeko behar den azpiegitura garestia da.

ENERGIA aldatu

ELIKAGAIAK aldatu

 
Janari usteldua zabor ontzian
  • Etxeek dituzten elikagai ohiturak eta egiten diren hautu dietetikoek ingurumenean inpaktu handia dute.
  • Urtero, ekoiztutako janari guztiaren herena usteldu egiten da kontsumitzaileen eta saltzaileen zabor-ontzietan, edo hondatu egiten da garraio eta bilketa praktika txarren ondorioz.
  • 2017an, astean 23,6 milioi kg elikagai galdu dira batez beste.
  • Mundu osoan 2.000 milioi pertsonek gehiegizko pisua dute edo gizenak dira.
  • Elikaduraren sektorea munduko energia-kontsumo osoaren % 30 inguru suposatzen du, eta berotegi-efektuko gas isurketa guztien % 22a.

ZER EGIN DEZAKEGU KONTSUMITZAILE GISA? aldatu

Garapen Jasangarrirako 12. helburua lortzen laguntzeko bi modu nagusi daude. Lehenik eta behin, hondakinak murriztuz. Hondakinak murrizteko modu anitz daude, adibidez:

   Ba al dakizu    
Ehungintza da gaur egun nekazaritzaren ondoren edateko ura kutsatzen duen bigarren sektore nagusia.
  • Elikagairik ez botatzea
  • Poltsa berrerabilgarriak erabiltzea
  • Plastikozko lastoak erabiltzeari uko egitea
  • Plastikozko botilak birziklatzea

Laguntzeko bigarren modu nagusia, erosteko orduan gogoeta egitea eta aukera jasangarri bat aukeratzea da, ahal den guztietan, noski. Hau egiteko modu asko daude, esaterako:

  • Erosteko orduan erabaki informatuak hartzea
  • Denda lokal eta jasangarrietan erostea
  • Plastiko asko erabiltzen duten produktuak ez erostea

Horrez gain, Garapen Jasangarrirako 12. helburua lortzen laguntzeko beste modu asko daude. Hemen zerrenda xume bat:

  • Eskola-taldeak antolatu, astean ordubetez hondartzetako edo parkeetako zaborra biltzeko eta uraren kutsadurari buruz hausnartzeko.
  • Arropa ur hotzetan garbitu. Ur beroak energia gehiago eskatzen du.
  • Dutxa arinak hartu. Ez bete bainuontzia goraino.
  • Produktu jasangarriak erosi, hots, etxetresna elektrikoak, jostailuak, xanpua eta elikagai ekologikoak.  
  • ¡Birziklatu!
  • Hotel eta jatetxeekin batu soberan geratzen den janaria behar duen jendeari emateko.
  • Erabiltzen ez dituzun arropa eta objektuak behar dutenei eman.
  • Fruta heldua edo forma arraroa duen fruta erosi, irabiatuak egiteko.
  • Tokiko produktuak jan. Bidezko merkataritza sustatzen duten elkarteak lagundu.
  • Txorrotako ura edan, edangarria bada.

GAIAN GEHIAGO SAKONTZEKO aldatu

https://www.unescoetxea.org/dokumentuak/Unitate-didaktiko-EU-osoa.pdf

https://www.un.org/sustainabledevelopment/es/wp-content/uploads/sites/3/2018/08/170Actions-web_Sp.pdf

https://www.un.org/sustainabledevelopment/es/takeaction/