Kutsadura gai edo substantzia batzuek ingurumena kaltetzen dutenean gertatzen da. Ingurumena kaltetzeaz gain, substantzia horiek izaki bizidunak ere (landareak, animaliak...) kaltetzen dituzte. Substantzia kaltegarri horiei kutsagarri edo kutsatzaile deitzen zaie.
Industrializazioaren ondorioz eta aurrerapen teknologikoen ondorioz gizakia hasi zen duela 200 urte ingurumena kutsatzen. Gaur egungo lantegi askotan substantzia kutsagarriak sortzen dira, airea, ura eta lurzorua kutsatzen dutenak.
Airearen kutsadura
aldatuProzesu industrial askotan gas kutsagarriak sortzen dira, atmosfera zikintzen dutenak. Ke moduan botatzen dira maiz gas kutsatzaile horiek. Ke hauek arnastea kaltegarria izan daiteke guretzat. Industriak eta ibilgailuak dira airearen kutsadura gehien sortzen dutenak.
Gas kutsatzaileen artean karbono dioxidoa eta metanoa daude, Berotegi-efektua sortzen dutenak. Eta baita sufre dioxidoa eta nitrogeno oxidoa ere, euri azidoa eragiten dutenak. Berotegi-efektua oso kaltegarria da Lurraren tenperatura igotzen duelako, eta euri azidoa ere bizidun asko kaltetzen dituelako.
Uraren kutsadura
aldatuIbaiak, lakuak eta itsasoak zikintzen dira kutsaduraren ondorioz, sarritan landareek eta arrainek ere kalte handiak jasotzen dituzte eta hiltzen dira. Gaur egun herrialde askotan herrietatik datozen ur zikinak araztegietan garbitzen dira, eta kutsadura organikoa asko murrizten da. Baina giza jarduera industrialak kutsadura inorganikoa ere sortzen du, kutsadura kimikoa: lantegi batzuek detergenteak, metal kutsagarriak, olioak, etab. botatzen dituzte ibaietara. Zabortegiek, nekazaritzan erabiltzen diren pestizidek, petrolio isurketek..... ura ere (ibaiak eta itsasoak) zikindu ditzakete.
Uraren kutsadura gutxitzeko lege zorrotzak daude, industriek ahalik eta gutxien zikintzeko eta hiri eta herrietan sortzen diren ur zikinak (estolderietatik joaten direnak) araztegietan garbitzeko.
Gaur egungo kutsatzailerik handienak plastikoak dira. Plastikozko boltsak aireak eramaten ditu eta ibaietara edo itsasoetara izuritzen ditu. Beste plastiko batzuek, euriak ibaietara eramaten dituzte, eta hauek itsasoetara. Plastikoak ez dira birziklatzen, txikitu egiten dira, itsaso guztietatik hedatuz. Gainera, itsasoek dituzten korronteak ez dituzte sakabanatzen bakarrik, baizik eta, leku jakin batzuetan, pilatu egiten dituzte. Adibide garbiena, Ozeano Artikoa da. Bertan ez dira ia gizakirik bizi, baina, ala eta guztiz ere, plastiko ugari aurki dituzte. Beste adibide garbia plastikozko irlak dira. Ezagunenak, Ozeano Atlantikoko Iparraldean dagoena eta Ozeano Pazifikoan (handiena dela esaten da) dagoena dira. Ez dira benetako irlak; plastikozko kontzentrazio ugari daukaten itsaso eremuak dira.
Plastikoak txikitu egiten dira etengabe eta gero eta txikiagoak egiten dira. Horrel, guk ezin ditugu ikusi baina uretan daude oraindik eta animaliak jan egiten dituzte askotan. Asko jaten badituzte, sabela plastikoz betetzen zaie eta ezin dute janaria sartu, eta beraz, hil egiten dira. Gainera, badirudi plastiko zati horiek aldaketak sortzen dituztela bere gorputzetan. Oso larria da arazo hau, eta munduko bizidun guztiak arrizku larrian gaude. Gure kasuan, arrainak jaten ditugunean plastiko nimiño horiek jaten ditugu eta gure gorputzean eragin txarra izaten dute. Kutsatuta gaude, baina kutsadura gutxitzeko ahalegin handiak egin behar ditugu.