Ba al dakizu   

Espezie inbaditzailea (edo espezie exotiko inbaditzailea) jatorrizkoa ez den ekosistema batean sartu eta bertako oreka ekologikoa suntsitzen duen espeziea da. Hau da, espezie bat hona etorri eta bertan hazteko kapaz bada, naturalizatu egin dela diogu, baina behin bertako landare eta animalientzako kaltegarria baldin bada, inbaditzaile deitzen zaio.

Floridako apoarmatua edo dortoka pintoa (Trachemys scripta) ur gezatako dortoka bat da. Asiako ekialdean, Australian eta Europan bereziki Trachemys scripta elegans subespezie estatubatuarra nagusitu da, maskota gisa duen ospeagatik. Debekatu egin da espezie hori Europan sartzea. Europako leku askotan izurrite bilakatu ziren maskotatzat erositako dortokak kontrolik gabe askatzearen ondorioz.

Trachemys scripta elegans

Floridako apoarmatuek kalteak eragin dituzte tokiko ekosistemetan, espezie inbaditzailea baita. Debeku hori gauzatu duen estatuetako bat Espainia da, Espezie Exotiko Inbaditzaileen Espainiako Katalogoan ageri da. Horren ondorioz, Euskal Herrian ere debekaturik dago espezie hauek salerostea eta garraiatzea.

Nolakoa da? aldatu

Floridako apoarmatuek 20-30 cm luze izan ditzakete, baina ez da ohikoa 25 cm baino gehiago izatea. Arrak txikiagoak dira, baina azazkalak eta isatsa luzeagoak dituzte. Emeak, arrak baino handiagoak dira; baina isatsa eta azazkalak askoz ere motzagoak dituzte.

Zertaz elikatzen dira? aldatu

Espezie orojalea da, beraz, animaliaz zein landarez elikatzen dira. Hostoak, haziak edo zurtoinak kontsumitu ditzakete, baita algak ere. Animalien artean, gehien bat moluskuak, karramarroak eta intsektuak jaten dituzte. Ornodunen hondakinak ere kontsumitu ditzakete.

 
Estatu Batuetako subespezie sortaren mapa.

Zein da haren habitat-a eta banaketa? aldatu

Zingiretan eta bestelako ur gezako ekosistemetan bizi dira.

Dortoka hauen jatorria Estatu Batuetako ekialdean eta Mexikoko ipar-ekialdean dago; baina, aurretik esan bezala, Asian, Australian eta Europan espezie inbaditzaile moduan topa ditzakegu.

Nola ugaltzen dira? aldatu

 
Trachemys scripta elegans

Dortoken ugalketa gerta dadin, arrak hagaxka bat egiten du, hau da, aurreko hankak emeen aurpegian bibrarazten ditu, laztan moduko bat balitz bezala. Gainera, hozka txikiak eman diezazkiekete lepoan edo hanketan. Hori emeek ugalketaren kontrako jarrera dutenean erabiltzen dute. Kopulatzera doazenean, emeak ibaiaren edo urmaelaren hondoraino igeri egiten dute, eta ur medo batean ernaltzen dira.

Kopula egin ondoren, ernaldiak bi hilabete inguru irauten du, baina emeak ez ditu arrautzak jarriko leku perfektua aurkitu arte. 20 arrautza errun ditzakete aldi berean, horretarako, zulo bat egiten dute uretatik kanpo, landaredi gutxiko eremu batean. Han, arrautzak heltzen dira, amak zainduta. 80-85 egun pasa ondoren, jaioko dira kumeak. Sexu-heldutasunera iristen direnean, ugalketa urtero, bi urtetan behin edo hiru urtetan behin errepikatzen da.

Nolakoa da haren bizi-zikloa? aldatu

Etapak honela defini daitezke:

 
Dortokaren bizi-zikloa

Habia aldatu

Habia egiteko gune hareatsuak erabiltzen dituzte. Batzuk, ordea, arrautzak uretan edo lokatzetan jartzen dituzte.

Habiaren ezaugarriak aldatu

Habiaren tamaina eta sakonera animaliaren bolumenaren araberakoa da. Emearen gorputza hartzen duen eremu obalatua da eta arrautzak uzteko zulo sakonagoak ditu. Habi bakoitzean, arrautza-kopurua 10-20 bitartekoa da, eta 80-85 egun behar izaten dituzte irekitzeko.

 
Trachemys scripta elegans arrautzatik ateratzen


Kumeak aldatu

Kumeek mokoa erabiltzen dute arrautzen oskola apurtzeko.

Inkubazio-aldiaren ondoren, kumeak oskola malgua hausten du, eta, ondorioz, bizpahiru egun behar izaten ditu ateratzeko.

Zulatu irteteko aldatu

Ateratzeko unean, elkar estimulatzen dute hondeaketa-lana errazteko. Kumeek aldi berean egiten duten mugimenduari esker, hondar-sabaia hautsi egiten da, eta lurrazalera ateratzen laguntzen die.

Haien instintuak ura bilatzera bultzatzen ditu. Bertara heltzerakoan igeri egiten hasten dira, haien bizitzetako etapa berri bati hasiera emanez. Aldi horretan, beste lurralde batzuk esploratu eta milaka kilometro egiten dituzte.

Helduaroa aldatu

Dortoken bizi-zikloaren barruan, etapa horretan lortzen ditu animaliak behin betiko ezaugarri morfologikoak. Heldutasun sexualera ere iristen da, hamar eta berrogeita hamar urte bitartekoa. Hondartzetara joaten dira habia egitera. Eta, oro har, jaio ziren leku bera bilatzen dute.

Subespezieak aldatu

Gaur egun hiru azpiespezie bereizten dira:

   Ba al dakizu    
Hibridoek bi izakien arteko nahasketaren ondorio dira. Nahasten diren bi arrazak, espezieak edo azpiespezieak, konparatuz gero, ezaugarri edo karaktere batzuk partekatzen dituzte.

Trachemys scripta elegans aldatu

Munduko dortoka espezie ezagunenetariko bat da. Munduko herrialde askotara inportatu zen eta jendeak askatzeagatik izurriteak eman ziren. Oskol berdea du eta denborarekin marroi bihurtzen da orban horiekin. Plastrona (dortoken oskolaren behealdea osatzen duen egitura zapala) horia da, orban beltzekin. Ezaugarri bereizgarriena orban gorri handi bat da, belarrien atzean. Subespezie honek, 28 cm bitarteko tamaina izan ohi du.

Trachemys scripta scripta aldatu

Oskol beltza du, marra bertikal marroiekin. Plastrona horia da, orbanik gabea edo beltz gutxi batzuekin. Burua iluna dute, orban handi eta horiekin. Subespezie honek, 30 cm-ko tamaina izatera heldu daiteke.

Trachemys scripta troostii aldatu

Oskol berdea du, orban argi batzuekin. Plastroi horia du eta orban beltzak ditu. Buruan orban hori argia du. Litekeena da Trachemys scripta elegans eta Trachemys scripta scripta arteko hibridoen bilakaera izatea; bi espezieen karaktereak eta ezaugarriak dituelako. Subespezie hau, 21 cm-taraino hazi ahal da.

Lehen, hamabost subespezie antzematen ziren; orain espezie independientetzat hartzen dira.

Gehiago jakiteko aldatu