Artikulu hau hobetzeko lanean ari da wikilari bat. Hori dela eta, beharbada hutsuneren batzuk izango dira edukian edo formatuan. Mesedez, aldaketa handi bat egin baino lehen, eztabaida ezazu haren lankide orrian edo artikuluaren eztabaida orrian, erredakzioa koordinatzeko. |
Erretikulu endoplasmatikoa mintzaz osatuta dagoen egitura zelularra da. Bi forma dituzte: zaku zapala edo tubulu itxurakoak. Zelula erdian aurkitu daitekeen mintz kopuruaren erdia da. Mintzez inguraturik dago eta bi eremu ditu barnekoa (lumena) eta kanpokoa (zitosola).
Egitura
aldatuFuntzioaren arabera, bi egitura ezberdin daude:
- Erretikulu Endoplasmatiko pikortsua (EEP): Erribosomak dituenez lotuta pikortsua esaten zaio. Berak egiten duen funtzio nagusia proteina sintetisatzea da.
- Erretikulu Endoplasmatiko Leuna (EEL):Ez daude erribosomak lotuta horregatik leuna esaten zaio. Egitura ez berdina du, honek tubuluak ditu. Berak egiten dituen funtzioak hauek dira:
→ Lipidoen sintesia
- Fosfolipido: Gantz azidoak zitosolean sintetizatu eta EELri lotu zaio. Horrela gantz azidoari fosfato bat eta glizerola bat gehitu zaizkio.
- Triazilglizerol: Glizerola eta hiru gantz azido elkartzen dira eta EEL-an gelditu edo lipido tanta bezala atera.
→Detoxifikazio prozesua: Prozesuan sortzen diren drogak, toxinak, botikak... destoxifikatzen ditu.
→Glukosa-6-fosfato-aren degradazioa: Glukosa-6-fosfatoak ezin du mintza zeharkatu, horregatik EEL glukosa-6-fosfatoa ekoizten du eta mintza zeharka dezake.
→Kaltzio ioien biltegia: Zelularen kaltzioak baldintza onak mantentzeko erretikulu endoplasmatiko leunak biltegi lanak egiten ditu.