Txikipedia:Erribosoma

Animalia zelula tipiko baten eskema, osagai azpizelularrak (organuluak erakusten. Erribosomek 3. zenbakia dute.
(1) nukleoloa
(2) nukleoa
(3) erribosoma (puntu txikiak)
(4) besikula
(5) erretikulu endoplasmatiko latza
(6) Golgiren aparatua
(7) zitoeskeletoa
(8) erretikulu endoplasmatiko leuna
(9) mitokondrioak
(10) bakuoloa
(11) zitoplasma
(12) lisosoma
(13) zentrioloak zentrosoman

Erribosoma ARN-z eta proteinaz osatutako organuluak dira, eta bi unitate biribilez osaturik daude. Milioika erribosoma ditugu gure gorputzeko zeluletan.

Kokalekua aldatu

Zelula guztietan daude (espermatozoideetan izan ezik), eta zelularen barnean, bi modutara egon daitezke:

Zitoplasman aske.

Erretikulu endoplasmatiko latza (beste organulu bat) itsatsita.

Eginkizuna aldatu

Proteinak egitea da haien eginkizuna.