Txikipedia:Emakumezkoen Kontxako Bandera


Emakumezkoen kontxako bandera  ezagutzeko aukera ematen digu testu honek. Jarraian, Kontxako banderaren inguruko informazioa ematen da: zer den kontxako bandera, zer diren estropadak, eta zenbat emakumek hartzen duten parte, besteak beste. Inoiz ikusi al dituzu estropadak?

Zer da emakumezkoen kontxako bandera?

aldatu
 
Donostiako kontxako badia.

Emakumezkoen kontxako bandera iraileko lehen bi igandeetan Donostiako (Gipuzkoan) Kontxako badian ospatzen den traineru lehiaketa bat da. Urtero ospatzen da.    [1]                                                                                                                                   

                                                                                                         

Zer dira estropadak?

aldatu

Arraunketa Euskal Herrian eta Kantauri osoan herri kirol ezaguna da. Traineruekin, batelekin eta trainerillekin lehiatzen da. Estropadetan, traineruak hainbat txandatan banatzen dira eta distantzia jakin batean, elkarren arteko lasterketa bat egiten dute. Irabazleak hiriko bandera eta 12.000 euro lortzen  ditu.  

 
Donostiako traineru batzuk.

Traineru baten tripulazioa hamahiru arraunlarik eta ibilbidea zuzentzen duen patroi batek osatzen dute.Guztira hamalau emakume doaz traineru bakoitzean.[1]

Traineruek egiten duten ibilbidea

aldatu

Emakumeek gizonezkoen ibilbide erdia egiten dute, bi kasuetan 1,5 itsas milia (2.778 metro) bira bakar batekin. Irteera eta helmugako balizak hondartzatik gertu daude eta kanpokoak, berriz, badiatik kanpo.[2]

Erreferentziak

aldatu
  1. a b Emakumezkoen Kontxako Bandera. 2022-09-11 (Noiz kontsultatua: 2023-03-02).
  2. (Gaztelaniaz) Alberdi, Martín. (2022-09-01). «Regatas de La Concha 2022: Claves de la Bandera de La Concha femenina: horarios, traineras, precios, etc.» El Diario Vasco (Noiz kontsultatua: 2023-03-02).