Elorri beltza edo arantzabeltza (Prunus espinosa) basaranak hazten dituen zuhaixka bezala ezagutzen da. Jatorriz Europakoa eta Asia mendebaldekoa da.
Nolakoa da elorri beltza? aldatu
Fruitua gorria ere izan ahal da. Ahabitxi gorria, hasieran, baia zuri bat bezala jaiotzen da, eta, behin helduz gero, bere kolore gorrixka bereizgarria hartzen du.
Enborra: gutxi gorabehera, bi metroko garaiera izan ohi du, nahiz eta kasu batzuetan, bost metroetara heldu daitekeen.
Hostoak: hostogalkorrak dira. Bere hostoen luzera 2 eta 4 cm bitartekoa da. Gainera, berde kolorekoak dira eta ertzak zerra itxura daukate.
Loreak: 16 mm-ko lore zuriak izaten dira, bost petaloz osaturik daude eta otsaila eta maiatza artean loratzen dira.
Fruitua: petaloak erortzen direnean, basaranak hazten dira. Fruitu urdin ilun txikiak ateratzen dira haren adar arantzatsuetatik eta mahatsen antzeko tamaina izan ohi dute.
Nolakoa da bere bizi zikloa? aldatu
Espezie monoikoa da, hau da, bere loreak hermafroditak dira eta bi sexuak dituzte. Oso ugariak dira eta gainera, 1 eta 1,6 cm arteko diametroa dute, zuriak dira eta, lehen esan bezala, aurreko urteko adarretan hostoak baino lehenago jaiotzen dira. Polinizazioa entomofiloa da, hau da, intsektuek egiten dute, batez ere erleek eta tximeletek.
Zein da haren habitata? aldatu
Zuhaixka hau, Europatik, Asia mendebaldetik eta Afrika iparraldetik dator, baina gaur egun, Ipar Amerikako ekialdean eta Zeelanda Berrian aurkitu dezakegu ere. Basoak, sastrakak eta itsaslabarren hegalak dira bere ohiko bizi-lekuak edo habitatak. Zuhaixka honek lur mota ugari onar ditzake, baina hobeto egoten da lur emankorretan, putzutu gabe aurkitzen direnak. Gainera ezin du itzal sakonean iraun.
Ze ezaugarri berezi ditu? aldatu
Espezie honek, habitatera egokitzeko arantzak ditu bere adar eta enbor guztian zehar, horrela, bere fruituak beste izaki bizidunetatik babestea lortzen du. Aranekin lotuta dago eta sortzen dituen fruitu mingotsak basaran bezala ezagutzen dira eta gainera, hazi bakarra dute barruan.
Gizakiontzako erabilerak aldatu
Gaur egun, zuhaixka hau ez dago arriskuan nahiz eta gizakiontzat erabilgarria izan. Izan ere, bere zura oso gogorra da eta beraz, oso preziatua da makilak egiteko. Bere fruituekin patxaran edaria prestatzen da Euskal Herrian.