Erle bat lore bat polinizatzen.

Polinizazioa polenak egiten duen bidea da, estaminetik pistilora; hau da, sortu den lekutik loratuko duen landarera.
Lorea duten landareetan gertatzen da polinizazioa. Hain zuzen ere, polinizazioari esker sortzen dira landareetan loreak, eta loreetatik, gero, fruituak.

Polena zabaltzeko moduak

aldatu

Polena zabaltzeko modu nagusiak bi hauek dira:

  • Modu abiotikoa: uraren edo haizearen bidez.
  • Modu biotikoa: izaki bizidun baten bidez; adibidez, hegaztien, intsektuen, saguzarren eta abarren bidez. Gehien-gehienetan, erleek eramaten dute polena landare batetik bestera. Izan ere, gorputz iletsua dutenez (ile txiki-txikiak dauzkate), oso egokiak dira polena jaso eta garraiatzeko.

Erleen desagerpena eta polinizazioa

aldatu