Tximeleta, intsektu hegalari bat da eta munduan zehar 15.000 eta 20.000 espezie ezberdin inguru daude.
Bizitza-zikloaAldatu
Tximeletek, beraien bizitzan zehar 4 faseko itxura aldaketa bat burutzen dute.
Tximeleten bizi iraupenaAldatu
Tximeleta mota batzuk, neguan hibernatzen dute, horrela, 8-9 hilabetez bizi daitezke, baina bestela arruntena 14-30 egun irautea da.
EzaugarriakAldatu
Tximeletek, 4 hego dituzte, 2 aurrean eta bi atzean. Hainbat kolore eta forma ezberdinetakoak izan daitezke. Horrez gain, hanka txikiak eta finak eta buruan bi antena dituzte.
ElikaduraAldatu
Beldarrak direnean, hostoak besterik ez dituzte jaten.
Helduak egitean, batzuek, sitsek likidoak bakarrik jaten dituzte, baina, beste batzuek loreetako nektarra ere jaten dute. Horrez gain, batzuek beste likido batzuk ere jaten dituzte, adibidez, zuhaitzetako izerdia.
ErnalketaAldatu
Alde ezberdinetara begiratuz abdomenak elkartzen ugaltzen dira. Orokorrean, 100 arrautza inguru jartzen dituzte, baina, horietatik 2 bakarrik aterako dira aurrera.