Eleberria (edo nobela) literatura-genero edo testu-mota bat da. Eleberri batek fikziozko istorio bat konta dezake, hau da, idazle batek asmatu duen istorioa; hala ere, eleberriak benetako gertakizunetan oinarrituta ere egon daitezke, eta autoreak gertakizun horiek kontatzea bere irudimena erabilita.

Eleberriak hitz lauz edo prosan idatzita daude, hau da, esaldi normalekin, ez bertsoekin, poemetan bezala. Eleberriak luzeagoak edo motzagoak izan daitezke, baina beti izango dira ipuinak edo kontakizun motzak baino luzeagoak.

Eleberriek helburu asko izan ditzakete, baina helburu nagusia irakurleak entretenitzea izan ohi da. Dena den, pertsonen gustuak oso ezberdinak direnez, eleberri mota asko daude:

Robinson Crusoe eleberriaren azala.

* Eleberri historikoak: iraganean benetan bizi izan ziren pertsonaien istorioak kontatzen dituzte. Orokorrean, errespetatu egiten dute historialariek pertsonaia horiei buruz dakitena, baina kontatzen dituzten beste gauza asko autoreak asmatutakoak dira, adibidez, pertsonaien arteko elkarrizketak.

* Abentura eleberria: eleberri horietan, pertsonaia nagusiak arrisku eta misterio handiei egiten die aurre, leku exotikoren batean, adibidez, oihanean, basamortuan, itsasoan, bataila batean, etab. Eleberrietan akzio handia dago eta gauza ikaragarriak gertatzen dira. Hala ere, normalean protagonistak beti lortzen du garaipena.

Zientzia fikziozko eleberria: etorkizun urrunean edo beste orainaldi batean gertatzen diren istorioak kontatzen ditu. Normalean, eleberri hauek zientzia eta teknologiaren aurrerapenekin harremana dute eta aurrerapen horiek eragin handia izan ohi dute gizakiengan eta gizartearengan. Zientziarekin harremana izan ohi duten fikziozko istorioak dira, eta horregatik deitzen dira horrela zientzia-fikziozkoak.  

* Polizia-eleberriak edo eleberri beltza: krimen edo delitu bat nola gertatzen den kontatzen dute, eta polizia edo ikertzaile batek zer egiten duen gertatutakoa ezagutzeko eta erruduna nor den jakiteko.

* Eleberri erromantikoa: amodio istorio bat kontatzen dute; istorioan protagonistek arazo asko gainditu behar izaten dituzte elkar maitatzen jarraitu ahal izateko, baina, normalean, istorioak amaiera polita izan ohi du.

*Eleberri pikareskoa: pikaro edo antiheroi bati gertatzen zaizkion gauzak kontatzen ditu; gehienetan, mundu zail batean bizirauteko engainuak edo maltzurkeria txikiak egin behar dituen gauzak. Istorio hauen bitartez, autoreak gizartearen edo garai konkretu baten ohiturak edo boterea kritikatzen ditu.

Zenbait eleberri ospetsu

aldatu

Euskarazko zenbait eleberri ospetsu

aldatu