👶 Jaiotza 1832ko urtarrilaren 27a Daresbury |
💀 Heriotza 1898ko urtarrilaren 14a The Chestnuts (en) eta Guildford |
🔨 Lanbidea matematikari |
📷 Argazkiak ikusi |
Lewis Carroll (1832-1898) idazle ingeles bat izan zen; haren idazlanik ezagunena Alice's Adventures in Wonderland (euskaraz, Aliceren abenturak Lurralde Miresgarrian) da.
Liburu hau itxuraz dago idatzita umeentzat, baina esanahi sakonagoa ere badu: kritika zorrotza egiten die bere garaiko Erresuma Batuan zegoen heziketa eta politikari.
Pelikula asko egin dira Carrollen liburu honetan eta beste batzuetan oinarrituta.
Bizitza
aldatuLewis Carroll, ordea, ez zen idazlearen egiazko izena, goitizena baizik; haren benetako izena Charles Lutwidge Dodgson zen.
Oxfordeko Unibertsitatean matematika ikasi zuen eta, geroago, irakatsi, Oxforden bertan; matematikari eta logikari buruzko liburu batzuk ere idatzi zituen.
Bereziki gustatzen zitzaion ume artean egotea eta haiei ipuinak kontatzea; 1862an, Tamesis ibaian txalupan batean hiru neskatorekin zihoala, Alice izeneko neska bati buruzko istorio batzuk kontatu omen zizkien. Kontakizun horietan oinarritu zen geroago Aliceren abenturak Lurralde Miresgarrian liburua idazteko; 1865ean argitaratu zuen eta arrakasta handia lortu zuen berehala. Horregatik, jarraipen bat argitaratu zuen 1871n, Through the Looking-Glass (euskaraz, Ispiluan barrena eta Alicek han aurkitu zuena). Umeentzako poesia-liburu batzuk ere idatzi zituen.
Aliceri buruzko bi liburuak euskaraz ere irakur daitezke.