👶 Jaiotza 1895eko abenduaren 9a Gallarta |
💀 Heriotza 1989ko azaroaren 12a Hospital Universitario Ramón y Cajal (en) |
🔨 Lanbidea politikari |
📷 Argazkiak ikusi |
Dolores Ibarruri Gomez, Gallarta, Abanto-Zierbenan jaio zen, 1895.urtean, eta 1985.urtean Madrilen hil egin zen, neumonia batengatik. “Pasionaria” bezala ezagutzen zuten. Bizkaitar politikari komunista nabarmena izan zen. Euskal Herrian sortutako politikari handienetakoa eta mugimendu komunistako emakumerik ezagunenetakoa izan da.
Bizitza
aldatuEuskal Herrian sortutako politikarik ezagunenetakoa izan da.
Mugimendu komunistako emakumekin batera parte hartu zuen 1917ko greba orokorrean “liberación de la clase obrera” deiturikoan. Familia meatzari ugari eta pobrean hazi zen Euskal Herriko industrializazioaren hasieraren testuinguruan, meatzeekin oso lotuta zegoen Bizkaiko Meatzaldea eskualde hartan.
Kartzelan egon zen 1931.urtetik 1932. urteeraino.
Familia
aldatuAitak euskaraz bazekien baina bizi ziren giro erdaldun eta behartsuan ez zion euskara irakatsi. Hala eta guztiz, bere aitak euskaraz hitz egiten zuen bertan zeuden euskaldunekin.