Txikipedia:Christina Aguilera

Christina Aguilera aldatu

Christina Maria Aguilera modelo, dantzari, musikagile, aktore eta pop eta R&B abeslari bat da. 1930ko Abenduak 18an jaio zen, New Yorkeko estatuan (Amerikako Estatu Batuetan). Gaur egun 42 urte ditu, eta 13 urterekin sartu zen mundu hontan. [1]

Bizitza aldatu

 
Christina Aguilera 2019ko AMAs sarietan

Christinak haurtzaro gogorra izan zuen, bere aitaren tratu txarrak eta abusuak jasotzen zituen.[2] Txikitatik gustoko izan zuen musika mundua, bereziki Madonna, Whitney Houston eta Etta James abeslariak.[3] 10 urte bete zituenean, 1990 urtean, Star Search telebista programan lehiaketan parte hartu zuen eta zoritxarrez, ez zuen lehiaketa irabazi. Geroago, Wake up programan abesti berdinarekin saiatu zen eta denak zur eta lur utzi zituen 10 urterekin soilik. Gaztaroan, hockey partida hasieretan abesten hasi zen eta ondoren, Disney Channel telebista kate “ The new Mickie Mouse club” programan sartzea lortu zuen.[4] Bere lehen abestia 14 urte zituela atera zuen  “ All I Wanna do” deiturikoa.[5] 1998 urtean Whitney Houstonen cover bat egin zuen eta Disneyek bere musika gaitasuna ikustean, Christina aukeratu zuen Mulan filmaren bereziki zaila den abesti bat kantatzeko. Honek arrakasta handia izan zuen eta RCA diskoetxeak kontratu bat egin zion. 1999an bere lehen diska aterata zuen iada eta 12 milioi kopia saltzea lortu zuen mundu osoan. Bertatik aurrera hainbat sari desberdin irabazten hasi zen eta bere fama zabaltzen hasi zen.

Lorpenak aldatu

Aguilerak hainbat sari eta aintzatespen jaso ditu bere ibilbidean. 19 urte zituela, artista berri onenaren Grammy saria irabazi zuen,[6] eta The Recording Academíak saria jaso zuen kantari gazteenetakotzat hartu zuen. Ordutik lau Grammy sari irabazi ditu. Aguilera munduko musika-artista salduenetako bat da, 75 milioi disko inguru saltzen baititu.

Diskografia aldatu

1999: Christina Aguilera

2000: Mi reflejo

2000: My kind of Christmas

2002: Stripped

2006: Back to Basic

2010: Bionic

2012: Lotus

2018: Liberation

2022: Aguilera

EP-ak aldatu

2022: La fuerza

2022: La tormenta

Filmografia aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. «Biografía de Christina Aguilera (Su vida, historia, bio resumida)» www.buscabiografias.com (Noiz kontsultatua: 2023-03-08).
  2. «MTVNews.com: Christina Aguilera's Old Soul» web.archive.org 2014-08-05 (Noiz kontsultatua: 2023-03-08).
  3. «Christina Aguilera's Fast Track» web.archive.org 2018-06-21 (Noiz kontsultatua: 2023-03-08).
  4. «Dreaming Of Genie» web.archive.org 2007-04-01 (Noiz kontsultatua: 2023-03-08).
  5. (Ingelesez) «Breaking News, Analysis, Politics, Blogs, News Photos, Video, Tech Reviews» Time 2001-09-15 ISSN 0040-781X. (Noiz kontsultatua: 2023-03-08).
  6. «on Yahoo! Music» web.archive.org 2008-05-28 (Noiz kontsultatua: 2023-03-08).