Atacamako basamortua, Txile.

Basamortuko klima (edo klima idorra) basamortuetan izaten den klima da, oso prezipitazio (euri) gutxi duena, urtean 250 mm baino gutxiago. Basamortu gehienak tropikoen inguruan daude, baina baita euri gutxi egiten duen lurralde epeletako leku askotan ere: kontinenteen barneko lurraldeetan, itsaslaster hotzek ukitutako kostaldeetan, edo mendilerro handien kasuan itsasoari begira ez dauden atzealdeko lekuetan.

Basamortu-motarik ohikoena hondarrezko basamortua da, dunak dituena. Baina bestelako basamortuak ere badaude, jarduera geologikoak, haizeak eta altitudeak eraginda; badaude basamortu harritsuak ere, harea, harria eta mendigune harritsu batzuk tartekatzen dituztenak.

Basamorturik aipagarrienak honako hauek dira:

Basamortuko klima desberdinak

aldatu

Basamortuko klimak hiru motatakoak izan daitezke:

 
Basamortu beroak dituzten munduko lurraldeak.
  • Basamortuko klima hotza: Asiako zenbait lekutan (Tibeteko goi-lautadan eta Gobi basamortuan), eta Hegoamerikako Patagonia aldean, basamortu hotzak daude, oso prezipitazio gutxi dutenak.
     
    Basamortu hotzak dituzten munduko lurraldeak.
    Laku hauetan, egunak oso beroak izan daitezke, baina ez basamortu beroetan bezain beroak; baina, batez ere, negu oso lehorrak eta hotzak izaten dituzte, 0 °C azpiko tenperaturekin. Basamortu hauek altuera handiagoetan egoten dira basamortu beroak baino, eta lehorragoak izan daitezke. Artikoan eta Antartikoan ere antzeko klima duten arren, lurralde hauek klima polarrean sartu ohi dira.
  • Basamortuko klima epela: kontinenteetako mendebaldeko itsasertzetan egoten dira, lurralde tropikal edo subtropikaletan edota altuera handietan. Hego Amerikan, adibidez, Ozeano Barearen aurreko lurralde batzuetan dute klima hau, Atacamako basamortuan bereziki (Txile), bai eta Peruko erdialdeko eta hegoaldeko kostaldean. Ipar Amerikan, berriz, Kalifornia Behereko penintsulan dute klima hau, Ozeano Bare ondoko kostaldean. Azkenik, Afrikako lekuren batean ere badute klima hau, Namibiako itsasertzean zehazki. Basamortu oso lehorrak izaten dira, baina tenperaturak epelak izaten dira urte osoan itsaslaster hotzen eraginez, eta askotan behelainoak izaten dituzte.

Ibaiak, landaretza eta fauna

aldatu

Basamortu beroetan, prezipitazio eskasaren ondorioz eta ura azkar lurruntzeak eragindako airearen lehortasunagatik, ez dago ibai edo ur-ibilgu iraunkorrik. Basamortu batzuetan uadiak (edo wadiak) aurki daitezke, urtearen zatirik handiena lehor egoten diren ur-ibilguak eta euria egiten duenean bakarrik daramatenak ura.

Basamortuetan lehortasunera eta muturreko beroetara egokitzea lortu duten landare batzuk baino ez dira aurkitzen. Urik eta landaretzarik gabe ere gutxi dira basamortuan bizi diren animaliak. Gehienak txikiak eta gaueko jarduerakoak dira.

Basamortuetako biztanleak

aldatu

Basamortuak biztanle gutxiko eremuak dira. Artzain nomaden taldeak (Afrikako tuaregak edo Siriako beduinoak kasu) basamortuaren mugetan bizi dira, non euren ahuntz eta gamelu taldeak oso estepa lehor eta txiroetan bazkatzen duten. Euria egin duen eta ur putzuak dauden lekuen bila ibiltzen dira nomadak.

Basamortuetako populazio sedentarioa oasien ondoan bizi da, hau da, lur azpiko korronteetatik datorren ura dagoen eremu urrietan, non ura iturburu eta putzuen bidez ateratzen baita azalera. Leku horietako landaretzak bere itzalarekin babesten ditu laboreak eta horri esker posible izaten da herrixkak sortzea.