Txikipedia:Arabiako basamortua

Arabiako basamortua, munduko basamortu handienetakoa da.

Arabiar basamortuaren irudia. Dunak.
Arabiar basamortuaren irudia. Dunak.

Kokapena

aldatu

[1]Arabiar penintsulan kokatuta dagoen 2.330.000 km2 ko desertu bat da. Une batzuk 3.700 metrora heltzen dira. Pila bat Arabiar eta dirutsu gameluz pasatzen dira. Ipar-mendebaldean Tigris eta Eufrates ibai ezagunak daude.

[2]Batez besteko prezipitazioa 100 mm ingurukoa da (50 mm baino gutxiago tokirik idorrenetan). Klima zeharo lehorra da, basamortuko klima beroa. Udako tenperatura beroenak 40-50 °C artekoak izaten dira eta neguko hotzenak 5-15 °C artekoak.

 
Arabiako desertuaren masa

[3]Basamortuan ez da bizidun ugari bizi, batez ere klima bero eta lehorrarengatik. Beren ehunetan ura kontserbatzeko, lur lehor eta hareatsuetan bizirauteko mekanismoak garatu dituzte.

Arabiako basamortuko zuhaitz ezagunenetako bat dattil palmondoa da. Palmondo hauek basamortuan bizi diren komunitateentzat elikagai, itzal eta eraikuntza-materialen iturri garrantzitsua dira. Horrez gain, itxuraz abegigabeko ingurune baten erdian bizi eta oparotasunaren ikur dira.

Faunari dagokionez, Arabiako basamortuan ur eskasiari eta muturreko beroari egokitutako espezie barietate harrigarriak bizi dira. Gamelua eta dromedarioa basamortuko animaliarik adierazgarrienak dira. Animalia hauek ezin hobeto moldatuta daude baldintza zailetan bizirauteko, hondarrean erraz mugitzen diren hanka luzeekin eta bere konkorrean ur kantitate handiak gordetzeko duen gaitasuna.

Erreferentziak

aldatu
  1. Arabiako basamortua. 2023-07-05 (Noiz kontsultatua: 2024-01-31).
  2. Txikipedia:Basamortuko klima. 2021-02-19 (Noiz kontsultatua: 2024-01-31).
  3. Portillo, Germán. (2023-05-25). «Arabiako basamortua: ezaugarriak, geologia, flora eta fauna» Meteorología en Red (Noiz kontsultatua: 2024-01-31).