Axular edo Pedro Agerre Axular (Axular baserria, Urdazubi, 1556 - Sara, 1644), apaiza izan zen. Inoizko euskal idazle handienetakoa da eta hark idatzitako Gero liburua euskal literaturako lan nagusietakoa da. Lapurtera klasikoan idatzi zuen bere obra.
Bizitza
aldatuJaiotzez nafarra, goitizena bere jaiotzezko Axular baserritik datorkio. Urdazubi Lapurdiren mugan dago, eta bertan kokatuta dago bere jaiotetxea izan zen baserria.
Iruñean eta Salamancan ikasi zuen, besteak beste.
Idazle ona izateaz gain, oso hiztun ona ere bazen, hitzaldiak eta sermoiak ematen zituen. Mezua garbi ematen zuen, baina dotorezia handiz.
Gero liburua
aldatuEuskal literaturaren historian lehen prosazko liburua da. Liburua maisulantzat hartu zen hasieratik. Liburuan, zereginak unean egin beharrean gerorako uzteak duen arriskua aipatzen da.
Deabrua eta mitologia
aldatuBada Axularrek jakituria guztia Deabruri zor ziola ere uste duenik. Axular Salamancan mota guztietako zientzia ilunetan lizentziatu zen. Harixe esker lortu zuen halako erudizioa eta oratoriarako etorria. Deabruari ordain gisa, Deabrua haren itzalaren jabe egin zen, eta hil zen egunera arte, itzalik gabe bizi beharra sufritu behar izan zuen Axularrek.