IRUÑEA

Iruñea Nafarroa Garaiko hiriburua da, herrialde horren erdialdean kokatua eta Arga ibaiak zeharkatua. Bere biztanle kopurua 201.31koa da. Antzinean, herrixka baskoi baten gainean, Ponpeio erromatar jeneralak sortu zuen hiria, Kristo aurreko 74. urtean, Pompaelo izenarekin eta hortikan dator Pamplona izena, hala ere, euskaldunentzat Iruñea izena du.

Iruñerrian Antsoain, Atarrabia, Barañain, Beriain, Berriozar, Burlata, Orkoien, Uharte eta Zizur Nagusia daude.

Mundu osoan nahiko ospetsu egin da Iruñea San Ferminengatik, Uztailaren 6tik 14era irauten duten jaiengatik. Urtero uztailaren bigarren astean milaka bisitari erakartzen dituzte jaiek. Kultura ondasunen artean, Katedrala, San Nikolas eliza, San Zernin eliza, Zitadela eta Gazteluko plaza ditugu, besteak beste.

Iruñeko jatorrizko hizkuntza euskara da, eta XIX. mende ia amaieran entzuten zen Alde Zaharreko kaleetan. Mende hartan, aldiz, galdu egin zen bertako euskara, hegoaldeko goi nafarrera.

Iruñeak hainbat garraio publiko dauzka, besteak beste aireportua Noainen, Elortzibar eskualdean, tren geltokia Sanduzelaiko auzoan, eta Iruñeko autobus geltokia hiriko autobus geltoki nagusia dena, Languas eta Miranda kalean.

Portland San Antonio eskubaloi taldea da gaur egun hiriko kirol elkarterik arrakastatsuena, eta C.A. Osasunak futbol arloan tradizio handia du. Bestela, aipatzekoak dira Basket Navarra Club (saskibaloia) eta Txantrea Kirol Elkartea (futbola). Azkenik, Iruñean pilotarako zaletasun handia dago eta hiriko Labrit pilotalekua oso ospetsua da.

Idazle nabarmenduen artean artean Arturo Kanpion (1854-1937), euskal idazlea, Jose Agerre (1889-1962) euskal idazle eta politikaria, Jose Angel Irigarai (1942-) euskal idazlea eta Mikel Sorauren (1946-) historialaria daude.

Kirol munduan oso adierazgarriak izan diren hainbat pertsona, adibidez Clemente Iriarte (1946-) futbolaria Osasunan, Pilar Ganuza (1948-) alpinista eta himalayista, Iñigo Monreal (1974-) atleta eta Josetxo Romero (1977-) futbolaria SD Eibar eta Osasunan izan dira.

Hiri honetan musikari garrantzitsuak egon dira ere, haien artean Pablo Sarasate (1844-1908) biolin jolea, Enrique Villarreal Armendariz, El Drogas (1959-) Barrikada taldeko abeslaria eta Aurora Beltrán (1964-) Tahures Zurdos taldeko abeslaria.