Txikipedia:Arrisku-ikur

Arrisku-ikurrak sinbolo bereziak dira, eta arriskuez ohartarazteko erabiltzen ditugu. Normalean, piktogramak dira, hau da, marrazki txikiak. Horien bidez, modu errazean adierazten dugu zer arrisku mota dagoen eta zer gerta dakigukeen.

Arrisku-ikurrak Europan aldatu

Hauexek dira arrisku kimiko batzuen berri emateko Europar Batasunak araututako ikur batzuk:

Ikurra Esanahia (Definizioa eta Arreta) Adibideak
 

Korrosiboa

Definizioa: Material batekin erreakzionatu eta hori desegin dezakeen substantzia da. Gai korrosiboen etiketetan C ikurra erabiltzen da.

Arreta: Ez inhalatu eta saihestu larruazala, begiak edo arropak ikutzea.

 

Leherkorra

Definizioa: Substantziez edo nahasteez mintzatuz, zerbaitekin urratuz edo talka eginez edo tenperatura igoz leher daitekeena da.

Arreta: Saihestu zerbaitekin urratzea edo talka egitea edo tenperatura igotzea.

 

Erregarria

Definizioa: Substantzia erregai edo sukoiekin oso erreakzio exotermikoak dituena. Gai erregarrien etiketetan O ikurra erabiltzen da.

Arreta: Saihestu material erregarriekin ukitzea.

 

Sukoia

Definizioa: Erraz suak hartzen duen substantzia da.

Arreta: Saihestu material sutzekin ukitzea (airea, ura).

 

Gasa

Definizioa: Substantzia gaseoso konprimituak, likidoak edo disolbatuak, 200 kPa edo gehiagoko presiopean beroarekin leher daitekeen ontzi batean sartuta.

Arreta: Ez jaurti inoiz sutara

  • Presiopeko gas botilak
  • Etxeko intsektizida
  • Etxeko aire-freskagarriak
 

Larruazaleko narritadura

Definizioa: Substantzia hauek larruazalekin kontaktuan jartzen badira, osasunentzako arrisku larria, akutua, edo kromikoa dakartzate.

Arreta: Saihestu giza gorputzarekin edozein ukitzea.

 

Oso toxikoa

Definizioa: Arnastu, irentsi edo larruazaletik xurgatuz gero, kantitate txikian ere, organismoan asaldu larriak edo kronikoak, edo are heriotza, ere eragin dezakeen substantzia da.

Arreta: Saihestu giza gorputzarekin edozein ukitzea.

 

Aspiraziogatik arriskutsua

Definizioa: Arnas gutxiegitasuna eragin dezakeen substantzia da.

Arreta: Saihestu giza gorputzarekin ukitzea, baita lurruna inhalatzea ere.

 

Ingurumenerako arriskutsua

Definizioa: Ingurumena Substantzi horrekin ukitzea kaltegarria izan daiteke ekosistemarako epe motzera edo luzera.

Arreta: Izan litekeen arriskuagatik, ez jaurti hoditerian, lurrean edo ingurumenean.