Txikipedia:Arrain zuri

Legatza, arrain zuria da.

Normalean itsasoko animaliak hainbat modutan sailkatzen dira: morfologikoki (gorputzaren forma, hegatsen motak, ezkatak...). Hala ere, arrain urdin eta zurien sailkapena balio nutrizionalen arabera sortu da. Espainian gehien jaten diren arrain motak hurrengoak dira:

-Arrain urdinak: antxoa, izokina, sardina, atuna eta berdela.

-Arrain zuriak: bakailaoa, erreboiloa, krabarroka, legatza eta mihi arraina.

Arrain urdinak eta zuriak desberdintzeko modurik onena eta errazena haien isatsak konparatzea izaten da. Izan ere, arrain urdinen isatsak gezi formakoak dira, eta arrain zurien isatsak, aldiz, zuzenak dira edo haizemaile formakoak.

Arrain zuria arrain urdina ez den arraina da, jatorria itsasoan dutena eta bizkarraldean hegatsa dutenak. Bere gantz kopurua ez da oso handia (arrain urdinean ez bezala) eta gantzak animaliaren pisu osoaren %2 ez du gainditzen.

Gainerako arrain guztiak bezala, haragi zuriko arrainek proteina baliotsuak eskaintzen dizkigute, baina garrantzizko ezberdintasun batekin: proteina-kopuru berean askoz ere koipe gutxiago dute, % 5etik behera hain zuzen ere. Arrain zuriak proteina ugari du, koipe gutxi, eta karbohidratorik ez. Bitaminei dagokienez, B taldeko B6 bitamina-mota eta E bitamina eskaintzen dizkigute. Dieta orekatsu batean 2-3 aldiz astean zehar jatea gomendatzen dute adituek.


Arrain urdinekin konparatzen baditugu, gantz gutxiago dutenez kaloria gutxiago eskaintzen dizkigute, beraz digestioa azkarrago egiten da.

Arrain zuria itsasoan arrapatu eta gero, izozteko baldintzak ezinhobeak direnez, bere propietate ia guztiekin heltzen da kontsumitzailearen platerrera. Gainera, teknologia berriei esker, arraburua, lupia edo erreboiloa bezalako arrainak arrain-haztegietan hezi daitezke, horrela kalitate bikaineko aukera ugari egoten dira.


BALORE NUTRIZIONALAK

Balore nutrizionalari dagokionez, hauek dira arrain zuriaren ezaugarriak:

Ura. Arrain honen %80-a ura izaten da eta hau proteinekin eta gantz mineralekin lotura izaten du.

Karbohidratoak. hauen kantitatea benetan baxua da, %1-aren azpitik egoten da. Ezaugarri hau komunagoa da muskulu gorriko elikagaietan zurietan baino.

Koipea. Karbohidratoekin bezala, honen kantitatea nahiko baxua da eta urtaroaren eta arrainaren adinaren araberakoa izaten da (arrain gazteetan altuagoa izaten da). Koipe honetan omega 3 izeneko azido koipeduna topa dezakegu gibelean, azal azpian eta ia ikusezina den muskulu gorriko atalean.

Bitaminak. Arrain mota honek bitamina kantitate handiak eskaini ditzake, espeziearen arabera.B1, B2, B6, B12 eta biotina dira aurki ditzakegun bitamina motak. Arrain arrabetan beste bitamina batzuk ere topa ditzakegu: B1, B2 eta C bitamina. Liposolubleak diren bitaminen artean A, D eta E bitaminak aurkituko ditugu azkenik.

Mineralak. Arrain mota honek, fosforo eta kaltziozko kantitate altuak ditu, gehienbat tamainaz handiagoak diren eta haien gorputzaren gehiengoa jaten diren arrainetan. Dena den, hauek ez dira mineral bakarrak, yodoa, potasioa, sodioa, magnesioa, selenioa, kobrea, manganesioa, zinka eta kobaltoa ere aurki ditzakegu.