Arrabio arrunta (Salamandra salamandra), animalia anfibioa da eta ornodunen taldean kokatzen da. Horrek esan nahi du bizkarrezurra duela bere gorputzari eutsi ahal izateko.

Odol hotzeko animaliak dira, baina gorputzeko tenperatura inguruaren arabera aldatzen zaie. Helduak lehorrean bizi dira, baina ingurune heze eta freskoak behar dituzte; ondorioz, baso hostogalkorretan bizi dira batik bat.

Arrabioa bereziki espezie lehortarra dugu, eta larbak errutera baino ez da uretara hurbiltzen. Bizimodu ilunabartar eta gautarra duen arren, eguraldia euritsua denean egunez ere ikus daiteke bere janaria ehizatzen. Oro har bakarzalea den arren, batzuetan talde handiak ere ikusi izan dira, baina gertaera horren arrazoia zein den ez dakigu oraindik.

NOLAKOA DA? aldatu

 
Arrabio arrunta

15-16 zentimetro-ko luzera du, lau hanka motz eta buztan luzea. Gorputz beltza dauka, puntu hori distiratsuekin. Bizkar aldean, bi lerro paralelo sortzen zaizkio lepo aldetik hasita isatseraino. Isatsa laburragoa izaten du gorputza baino.

Animalia hau pozoitsua da, izan ere, bere azalean dauka pozoia. Pozoia, bizkarrean eta buruko guruin parotoideetan sortzen du, nahiz eta, batzuetan, azaleko toki zehatzetan ere sortu. Bere itxurak pozoitsua dela adierazten du, horrela, bere etsaiek badakite pozoia duela.

NON BIZI DA? aldatu

Europako anfibiorik lehortarrenetarikoa bada ere, arrabioak ingurune heze eta freskoak behar ditu bizi ahal izateko eta, ondorioz, Euskal Herria batik bat baso hostogalkorretan (udazkenean hostoak galtzen dituzten zuhaitzak) aurkitzen da; bere habitat nagusiak pagadia, hariztia eta oihan misto hezea dira. Altitudeari dagokionean, berriz, Euskal Herrian itsas mailatik hasi eta 1600 metroko altitudetaraino ikusi da, baina Pirinioetan 1800-1900 metroraino ere hel daiteke. Edonola ere, gehienak eskualde eurosiberiarreko menditan daude.

ZER JATEN DU? aldatu

Arrabioa normalean, animalia ornogabez elikatzen da. Esate baterako intsektu, araknido, miriapodo, bare eta zizareez.

ZEINEK JATEN DU? aldatu

Bere burua babesteko eta bizirauteko bere bizilekura egokitu behar du. Horretarako, bere izaera pozoitsuak asko laguntzen dio predatzaileegandik babesterakoan. Hauen artean sugeak, hegaztiak eta zenbait ugaztun aurkitu daitezke. Horrela, bere pozoia, animalia hauetatik babesteko erabiltzen du; arriskua sumatzen duenean azaletik pozoia botaz.

   Ba al dakizu    

Helduak haragijaleak dira eta larba belarjaleak dira eta algez elikatzen dira Arrabioak ingurune heze eta freskoak behar dituzte bizi ahal izateko.

NOLAKOA DA BERE BIZI-ZIKLOA? aldatu

 
Larba izatetik arrabio izatera igaro da

Arrabio arrunt batek, beste anfibio gehienek bezala, bere bizi-zikloan hainbat transformazio pairatzen ditu, hau da, larba izatetik arrabio izatera igarotzen da eta prozesu honi metamorfosia deitzen zaio.

Amak bere barruan edukitako arrautzak erditzen dituenean, arrautza hauetatik, larba jaiotzen da lehenik. Baina, 5-6 zentimetroko luzera duenean, metamorfosia egiten du eta arrabio helduen itxura lortzen du, betirako lehorrean biziz.

UGALKETA aldatu

Obobibiparoak dira, hau da, erreproduzitzeko garaian barne ernalketa erabiltzen dute eta hau normalean, leku lehorretan gertatzen da. Arrautzak amaren barruan edukitzen ditu, eta larbak jaio eta zerbait garatzen denean askatzen ditu.

10-40 arrabio txiki jaiotzen dira aldi bakoitzean. Hasieran larba txiki batzuk dira, uretan bizi direnak eta uretako ornogabe txikien bidez elikatzen dira. Metamorfosiaren bitartez helduen itxura lortzen dute eta betirako ateratzen dira uretatik.

BITXIKERIAK aldatu

Europa-ko hainbat herrialdetan animalia magikoa zela pentsatzen zuten. Animalia guztien artean sua zeharkatzeko gai zen bakarra uste zuten, eta heraldikan suaren gainean marraztu ohi dute.