Ornogabeak. Egin klik hemen ornogabeen familiak ikusteko.

Kukurutxa edo Armadillium Vulgare izen zientifikoz ezagutzen dena, Animalia ornogabe bat da, jende askok uste du intsektu bat dela, baina ez da horrela. Lurreko krustazeo bat da, hankatxoak dituelako eta ura igarotzen uzten ez duen oskola gogorra duelako. Animalia hau materia organikoz elikatzen da eta usaimena eta dastamena erabiltzen ditu janaria bilatzeko.

Nolakoa da? aldatu

Kukurutxa helduek 7 hanka pare dituzte, eta bi antena buruan, baina horietako bat oso txikia denez zaila da ikusteko. Hortaz gain 7 zatitan banatzen den oskola grisa dute. Emeak arrak baino handiagoak dira. Emeek 15,1 mm luze eta 7,3 mm zabal neurtu dezakete. Arrak aldiz, 13,6 mm luze eta 6,4 mm zabal neurtzera iritsi daitezke.

 
Kukurutxa emearen "kabi poltsa", ernaldutako arrautzekin

Nolakoa da Kukurutxaren bizi zikloa? aldatu

Ugaltzeko garaian, emeak “kabi poltsa” bat garatzen du gorputz azpian, eta bertan, ernaldutako arrautzak garatzen dira. Kumeak guztiz garatuta daudenean, poltsa horretatik kanpora ateratzen dira. Jaiotzerakoan 6 pare bakarrik edukitzen dituzte eta hazten doazen bitartean sortzen zaie falta zaien hanka parea.   Bizitzan zehar exoeskeletoa hainbatetan aldatzen dute. Lehenengo, gorputzeko atzeko zatia aldatzen dute eta ostean aurrekoa.

   Ba al dakizu    

Aldatu berri duten oskola jaten dute sarritan

Non bizi da? aldatu

Kukurutxek hezetasuna behar dute bizirauteko, hain zuzen ere krustazeoak direlako. Orokorrean, gizakiok ibili ohi garen inguruetan bizi dira, lorategietan, baratzetan, konpostan, lurrera eroritako hostoetan eta baita gure etxeetan ere. Tenperatura hotza denean, eguzki izpiak bilatzen dituzte eta tenperaturak gora egiten badu, itzala eta harri azpiak bilatzen dituzte. Europa aldean aurki dezakegu espezie hau, baino gehienbat mediterraneo aldean, baita ere Europako leku hezeak eta zonalde tropikalak..

Nola defenditzen da etsaietatik? aldatu

Beraien habitatean aurki daitezkeen etsaiez defenditzeko mekanismo ezberdinak erabiltzen ditu.

 
  • Baloi baten itxuran ixten dute haien gorputza eta horregatik “bicho bola” izenarekin ezagutzen dira.
  • Beste mekanismo nabari bat ere erabiltzen dute, usain txarra duen likidoa sortzen dute etsaiak aldentzeko.
       Ikusi!


Kukurutxa "baloi" formatik bere egoera normalera itzultzen







Zer garrantzi dute deskonposaketan? aldatu

Gauean zehar, egunean galdu duten lurrunketa dela eta galdu duten hezetasun maila errekuperatzen dute, oskoleko 6. eta 7. segmentuen artean daukaten ur-bideratzaile sistemari esker. Ur hau, lurreko hezetasunetik xurgatzen dute eta hortaz gain lurreko material organikoz, bakterioez eta onddoez elikatzen dira.

Beraz deskonposaketa prozesua azkartzen laguntzen dute, horregatik dira hain garrantzitsuak deskonposiziorako, eta hortaz, mantenugaien deskonposaketan zein sare-trofikoan.

Gehiago jakiteko estekak aldatu

S. Jeffery, C. Gardi, A. Jones, L. Montanarella, L. Marmo, L. Miko, K. Ritz, G. Peres, J. Römbke and W. H. van der Putten (eds.). (2010). European Atlas of Soil Biodiversity. European Commission, Publications Office of the European Union, Luxembourg.